ARTIUM. Eraikina

Fitxa teknikoa: Azal biguneko liburua (20 x 32 cm), 159 orrialde, koloreko eta zuri beltzeko irudiak. Bi edizioak: euskaraz eta gaztelaniaz, eta ingelesez eta frantsesez. Testuen egileak: Antonio Rivera, Iñaki Díaz Balerdi, Javier González de Durana eta José Luis Catón.

Prezioa: 22 €

Argitalpen urtea: 2007

ISBN: 978-84-934856-9-6

ARTIUM. Eraikina Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa bere baitan hartzen duen arkitekturaren sorrera, diseinua, eraikuntza eta oraina biltzen dituen liburua da. Antonio Rivera, Iñaki Díaz Balerdi, José Luis Catón eta Javier González de Durana izan dira testuen egileak eta Ramón Rabanerak, Arabako ARTIUM Fundazioaren lehendakariak, aurkezpena idatzi du. Dituen 159 orrialdeetan, hiriaren historiaren hirurogeita hamar urte jasotzen ditu, joan den mendeko 30en hasierako autobus geltokiaren lehen bulkadetatik hasi eta gaur egungo zentro-museoaren jarduera biziraino. Argitalpenak irudi ugari ditu: abereen merkatu eta geltoki desagertuen eta gaur egun Frantzia kaleko orube berean altxatzen den eraikinaren argazki eta planoak. Nabarmentzekoa da, era berean, Gert Voor in't Holt argazkilariak ARTIUMen arkitekturaz ematen duen ikuspegia. Izenburuari dagokionez, zentro-museoaren bildumaren katalogo arrazoituaren bideari jarraitu zaio, hau da, ARTIUM. Bilduma ereduari.

Erosi liburu hau


This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand