Datu ireki estekatuak eta informazioaren kudeaketa integrala ondare-erakundeetan

Fitxa teknikoa: Azal biguneko katalogoa (24 x 17 cm), 507 orrialde, koloretako irudiak. Gaztelaniaz eta euskaraz. Egile asko. Koordinatzailea: Elena Roseras Carcedo.

Prezioa: 15 €

Argitalpen urtea: 2018

ISBN: 978-84-9450-936-0

Artiumeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak 2002. urtean hasita bi urtez behin antolatzen dituen Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketen xedea zera izan da, sortu zen egunetik bertatik: informazioaren profesionalek esperientziak trukatu, kudeaketarako estrategia berrien inguruan gogoeta egin, eztabaida sortu eta herritarren beharren araberako kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaini ahal izateko.

Argitalpen honetan, topaketa horien zortzigarren edizioan aurkeztu diren txostenak bildu dira. Bertan, informazioaren berrikuntzarekin eta kudeaketa integralarekin, web semantikoarekin, ondarezko erakundeen datu irekiekin eta inguru eta erronka profesional berrien aurrean ditugun aukerekin lotutako kontuak aztertzen dira.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand