Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni

Fitxa teknikoa: Azal gogorreko katalogoa (24,5 x 17,2 cm), 157 orrialde, koloretako eta zuri-beltzeko irudiak. Ingelesez, italieraz eta gaztelaniaz. Testuen egileak: Lorenzo Balbi, Beatriz Herráez, Cecilia Guida, Roberto Pinto, Arturo fito Rodríguez Bornaetxea eta Gabriel Villota Toyos. Euskarazko eranskina: 58 orrialde.

Prezioa: 25 €

Argitalpen urtea: 2019

Erakusketa: 2019ko urriaren 5etik 2020ko urtarrilaren 12ra

Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni, erakusketaren katalogoa, Artium Museoak, Boloniako Arte Garaikidearen Museoak (MAMbo) eta Corraini Edizioni-k argitaratua. Proiektuak Muntadasen sormen-ibilbidearen zeharkako panoramika bat aurkezten du, joan den mendeko 70eko urteetatik gaur egunera artekoa. Alde horretatik, erakusketa erreferentzia eta lotura batzuk ezartzen saiatzen da garai eta toki desberdinetan egindako obra, proiektu eta esku-hartze batzuen artean. Horiek, oro har, Muntadasen lanean behin eta berriz agertzen diren gai batzuei buruzko hausnarketa egiteko bidea ematen baitute: boterearen mekanismoak, kontrol-gailuak, kapitalismo transnazionala eta informazioaren eta komunikazioaren manipulazioa. Artiumek eta MAMBOk ekoitzi dute Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni erakusketa.

Erakusketa

Erosi liburu hau

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand