Indarkeria isila

Hasiera: Ostirala, 2014(e)ko Irailaren 12a

Amaiera: Igandea, 2015(e)ko Urtarrilaren 11a

Lekua: Iparra aretoa

Proiektu honetan eguneroko «indarkeria isila» aztertu nahi da, etxean eta lanean egunez egun egiten eta adierazten den eran; administrazioaren eta burokraziaren indarkeria

Prentsa oharra | Lan zerrenda | Artisten eta lanen gida osoa | Erakusketaren esku-papera

Indarkeria isila Artium, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak eta Belgradeko Museum of Contemporary Art-ek elkarrekin ekoitzitako erakusketa da.Lankidetza horren emaitza bi erakusketa elkarren artean desberdin baina elkarrekin komisariatuak dira, lehendabizikoa joan den udaberrian zabaldu baitzen Belgraden.

Proiektu honetan eguneroko «indarkeria isila» aztertu nahi da, etxean eta lanean egunez egun egiten eta adierazten den eran; administrazioaren eta burokraziaren indarkeria; publizitateko eta komunikabideetako ikusizko indarkeria. Eta horrekin batera, baita sektarismo eta etsaitasun modu sotil batzuk ere, duela gutxiko gertakizun historikoetatik abiatuta. Zalantzarik gabe, indarkeria modu hauek nonahikoak dira mundu mailan, eta azterketa egiteko, lurralde, abertzaletasun, mitologia eta nortasunarekin lotutako kontuen inguruan polemizatzen duten artisten lanak alderatu dira elkarren artean, irudikapen bitariko, zatikako nahiz kontrajarrietan erori gabe.

Indarkeriaren gaia erakusketa baten ardatz hartzea korapilatsua da berez, are probokatzailea, eta batzuetan «gu eta haiek» adierazpideen erako definizio manikeoak sortzen dira. Horrela bada, komisarioen helburua gerrari, genozidioari eta muturreko indarkeriari behar ez bezalako protagonismorik ez ematea izan da, proiektuaren azpidoinu sorra —ez beti nabarmena— izan dadin utziz, hala ere. Funtsean arakatu den indarkeria —artista gonbidatuen lanetan islatzen edota aztertzen dena—, baldintza sozioekonomikoen aldaketek hizkuntzan eta irudikapenean eragina duena da, edota ideia eta politika orobat aldakorrak, norbanakoen eta eragile geopolitikoen aurkako indarkeria kultural baten abiarazle gisa identifika daitezkeenak. Horrek ez du esan nahi erakusketak indarkeria modu nabarmen eta orokor horiek (terrorismoa, gerra, etniagatiko suntsitzea eta genozidioa) esplizituki saihesten direnik, baizik eta ez dela nagusi erakusketaren erreferentzia-esparruan, aitzitik, indarkeria kultural eta garaikidearen modu batzuen eta besteen gainera jaurti nahi da aldi berean argia.

Proiektuaren edukiak eta gaiaren ikuspegiak Europako identitate berrien sorrerako puntu garrantzitsu eta txit labainak biltzen ditu. Europako bazter guztietan —bai Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetan, nola integratzeko bidean daudenetan— gertatzen ari diren indarkeria isileko gertaeren ageriko eztabaida bultzatzean, proiektu honek Europan sektore publiko komun bat eraikitzeko beharra azpimarratzen du, Europako herritar izateko oinarrizko irizpideak berrikustekoa eta, hala, EBari barruko aldetik begiratzekoa.

Dudarik ez dago, gaur egun Europar Batasunean promulgatu diren azken arau, lege eta estatuen arteko akordioek indarkeria modu berrien hozia erein dezaketen egoera batean gaudela. Laburbilduz, proiektu honen helburua oraintxe bertan Europa osoan inposatzen ari diren indarkeria isilaren itxura berrien alderdi orokortzaileak nabarmentzea da, Europako esparruan herritarren arteko berdintasun-eredu batzuk finkatzeko mehatxu larritzat jo litezkeen indarkeria-moduak.

Indarkeria isila
Komisarioak: Zoran Eric| Blanca de la Torre | Seamus Kealy
Artistak: Kader Attia | Itziar Barrio | Ursula Biemann | Rossella Biscotti-Kevin van Braak | Sarah Browne | Declan Clarke | István Csákány | Willie Doherty | Harun Farocki | Daniel García Andújar | Dejan Kaludjerovic | Vladimir Miladinovic | Locky Morris | Adrian Paci | Christodoulos Panayiotou | Garrett Phelan | Nikola Radic Lucati | María Ruido | Francesc Ruiz | Jonas Staal | Nedko Solakov | Zoran Todorovic | Milica Tomic
Screening: Iratxe Jaio | Francisco Ruiz de Infante | Pepo Salazar | João Salaviza | Ferhat Özgür | Jesse Jones | Pavel Braila

Indarkeria isila Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoaren eta MOCAB Belgradoko Arte Garaikideko Museoaren arteko ekoizpena da
Babesleak Artiumen: Arabako Foru Aldundia | Eusko Jaurlaritza
Laguntzaileak: Culture Ireland | British Council Northern Ireland | ProHelvetia, Swiss Arts Council | Instituto Cervantes | Foro Cultural de Austria | Goethe Institut

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand