Eskualdea 2019. Komisariotza

Hasiera: Asteartea, 2019(e)ko Irailaren 10a

Amaiera: Igandea, 2019(e)ko Azaroaren 10a

Un triángulo, 3 vértices_ser_rizoma

Komisariotza: Leyre Goikoetxea Martínez
Artistak: Miriam Isasi, Anabel Quincoces eta Belén Cerezo
Egoitzak: Artziniega, Gesaltza Añana eta Zuhatzu Kuartango

Un triángulo, 3 vértices_ser_rizoma (Eskualdea komisariotza 2019) proiektuak hiru artista arabarren esku-hartzea proposatzen du. Belaunaldi desberdinetakoak dira, eta bitarteko eta ikusmolde deserdinak dituzte Arabako landaldeko munduaren eta mundu naturalaren inguruan. Testuinguruaren eta bertan bizi diren pertsonen zuzeneko ezagutzatik abiatuta, «naturaz hitz egiten [saiatzen dira hiru sortzaileak], naturatik bertatik, eta etorkizunean orainetik pentsatzen, iragana gogoan hartuta».

Eskualdea Arabako Foru Aldundiak eta Artiumek sustatutako ekoizpen artistikoko eta komisariotzako programa bikoitza da. Haren asmoa da Arabako Lurralde Historikoan esku-hartzeak egitea arte garaikidearen eta lurraldearen arteko gurutzaketa-guneak sustatzeko, landa-inguruari, natura-guneei eta gizarte-testuinguruari arreta berezia eskainiz.

Sarrera

Lau irudi, hainbat izaki, ezin konta ahala ikuspegi.
Lehen, bigarren planoa eta hondoa.
Forma organikoak, simetrikoak, begetala eta geometria.
Berdea, urdina, beltza. 

Hiru erpin triangelu bat dira; lau, mendi bat.
Lotu puntu-lerrotik, haren barruan eta kanpoan margotuta.
Batu eta esperimentatu.
Hiru proiektu batean bildurik. Proiektu bat hainbat direnak.
Partekatu, erabakitzeko.

eskualdea comisariado 2019 2Organikoa geometrikoa baino onartuagoa da, batak bestetik edaten badu ere. Hiru zenbakiari oreka dario. Naturak berezko harmonia bat dauka, arrazoimenetik hurbil dagoela iruditu liezagukeena; baina, pentsatzen al du naturak?  

Sorkuntza lanek hurbiletik eternora eraman nahi gaituzte, eta harainditik, testuingurura.  Etorkizuna, oraina, iragana. Norantz goazen, nondik gatozen, non gauden.  

Proiektuaren irudiak ariketa erraz bat du abiaburu, eta ariketa horrek forma ematen dio hasierari. Proiektua gauzatuko den eta abiaburu dituen kokapenen batasuna da; Artziniega eta bertako Museo Etnografikoa, Gesaltza Añanako Gatz Harana eta Izkiko Parke Naturala.

Leyre Goikoetxea, komisarioa

Esku hartze artistikoak

Bideo-proiekzioa: Carpinteros. Miriam Isasi

Technoa eta dantza eskutik helduta doaz lan performatibo honetan. Lanaren oinarria Izkiko Parke Naturaleko okilen gaineko ikerlan bat da, azterlan horretatik abiatuta ondu baita. Artistak loturak egin ditu ornitologoek erabilitako okilen apeuen, basoaren plastikotasunaren, eta Duga-3 antenak egindako soinuen artean. Antenari «okil errusiarra» esaten diote.

Noiz: Izkiko Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa (Korres), 2019ko Urriaren 1etik 31ra
Ordutegia: Asteartetik igandera (10:00etatik - 14:30ak arte eta 16:00etatik -18:00ak arte)

Kredituak: Genzo P. (soinua), Laura G. Del Amo (kamera eta edizioa), Marcos García Casanova (interpretea/ dantzaria).


Memorias de azufre y sal. Anabel Quincoces

Memorias de azufre y sal Anabel Quincoces artistaren esku-hartze bikoitza da, Añanako Gatz Haraneko eta Zuhatzu Kuartangoko ur gazi eta sufretsuetako «biztanleen» oroimena aztertzen duena. Beste izaki ikusezin horiei, habitatak eragin zizkien eta eragiten dizkieten aldaketak jasaten ari direnei egindako omenaldia.

Instalazioa: Burbujas de azufre
Zuhatzu Kuartangoko Bainuetxe zaharra, urriaren 12tik azaroaren 10era

Instalazioa: Resiliencia Roja-Panspermia
Añanako Gatz Haranean (Gesaltza Añana), urriaren 3tik azaroaren 2ra

Kredituak: Jon Bellido (musika); Beñat Fontaneda (kamera eta edizioa)


Presente continuo. Belén Cerezo

Nolakoa da eguneroko bizitza Arabako landa inguruan? Nola hurbil dakioke argazkiaren eta bideoaren bidezko  behaketa zehatza lurralde bateko bizitzaren konplexutasunari? Belén Cerezo galdera horietatik abiatu da Artziniegako kaleetan argazkien bidezko esku-hartze bat egiteko. Herriaren errealitate soziala eta kulturala eta ingurumenaren egoera aztertu ditu argazki horietan. Era berean, Zuhatzu Kuartangoko erakusketan jarriko den ikus-entzunezko instalazio murgiltzaile batean aztertuko dira gai horiek.

Artziniega, 2019ko azaroaren 30etik 2020ko urtarrilaren 8ra
Eremu publikoko instalazioa

Erakusketa kolektiboa: Un triángulo, tres vértices._Ser_rizoma

Komisariotza: Leyre Goikoetxea Martínez
Artistak: Belén Cerezo, Miram Isasi, Anabel Quincoces

Zuhatzu Kuartangoko Bainuetxea, 2019ko urriaren 12tik azaroaren 10era
Ordutegia: ostegunak eta ostiralak, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik a 20:00etara.

Jarduera-programa  Liburuxka 

Eskualdea 2019 deialdia  Eskualdea 2019: proiektuak 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand