Fundazioa

Arabako Artium Fundazioa, irabazi asmorik gabeko erakundea, 2001eko otsailean sortu zen, Arabako Foru Aldundiaren ekimenaren ondorioz. Artium, Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroa, kudeatzea eta zuzentzea du helburu nagusi.

Zeregina, asmoa eta balioak

Fundazioak bere eginkizunen artean ditu Museoaren balio kulturaleko ondasunak zaintzea, Artiumen ondarearen ezagutza bultzatu eta zabaltzea eta, oro har, kultura sustatzea. Fundazioa sakonago ezagutu nahi baduzu, bisita ezazu gure Gardentasunaren ataria

Artium Fundazioaren Patronatua osatzen dute Museoa sortu eta abian jartzeko ekimenean parte hartu zuten erakunde publikoek, batetik, eta Fundazioko Kide Korporatiboen Programan parte hartuz Babesle Pribatuaren izaera lortzen duten erakunde pribatuek, bestetik.

Patronatuak bere eginkizunen artean ditu sortzean ezarri zitzaizkion helburuak betetzen direla zaintzea, Fundazioa kontrolatzea, aurrekontuak onartzea, eta Fundazioaren eta gizartearen arteko zubia izatea.

Funko Fundazioen Euskal Konfederazioaren kidea da Artium Fundazioa.

Arabako Artium Fudazioaren Patronatua

Kideak

 

Arabako Artium Fudazioaren Batzorde Betearazlea

Kideak

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand