Eskolarako programak

 

Guztiontzako —ikasle, irakasle eta Museoko hezitzaileentzako— elkarrizketa-gune bat sortzea da Artiumen eskolarako programen xedea. Hori abiapuntu hartuta eskolako curriculumaren edukiak, Museokoak eta geure esperientziatik jasotakoak landuko ditugu artearen bitartez.

Nola lan egiten dugu?

  • Artea eskolako curriculumarekin lotzen dugu.
  • Zuekin hitz egiten dugu, gaia are gehiago lotzeko zuen beharrekin eta zuen egunerokotasunarekin.
  • Programa guztiak desberdinak dira, eta aldatu egiten dira talde eta erakusketa bakoitzarekin. Lagundu iezaguzu haiek hobetzen!

Hezkuntzari garrantzi handia ematen diogu; seriotasun handiko erronka da guretzat, eta gogoz eta konpromisoz hartzen dugu gure gain erantzukizun hori. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik eta laguntzagatik!

Hezkuntza-proiektuari buruzko liburuxka jaso Izena emateko orria

Izena emateko epea

  • 2019ko irailaren 2tik urriaren 18ra artea. 
  • Epez kanpo izena emateko, deitu 945 209011 telefono-zenbakira.

Nola erreserbatu programak

 

Haur eta Lehen Hezkuntzarako programak

Artium ibiltari
Iraupena: 3 ordu (bi saiotan). Argibide gehiago.

Altxorra bisita-lantegia
Iraupena: 2 ordu. Argibide gehiago.

Bisita gidatua
Iraupena: 1 ordu. Argibide gehiago.

Foruen plazatik Artiumera. Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea
Iraupena: 2 ordu
Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetarako. Programa hau 2020ko martxotik aurrera egingo da. Argibide gehiago.

Irakasleen iritziak

  • Museoa eurena ere badela sentitzen dute ikasleek.
  • Barruan daramagun artista askatzeko artea balioetsi eta landu egin behar dela ikasten dute.
  • Sormena lantzea garrantzitsua dela konturatzen dira.
  • Hainbat artelan erabil ditzaket era askotako gaiak lantzeko.
  • Museora itzultzeko motibatuta sentitzen naiz.
  • Esperientzia honek arrastoa uzten du ikasleengan, eta arrasto hori azaleratu egiten da denboran zehar.

 

DBH eta Batxilergorako programak

Artium ibiltari
Iraupena: 3 ordu (bi saiotan). Argibide gehiago.

Loturak. Zinema eta arte garaikidea
Iraupena: 3 ordu. Argibide gehiago.

Altxorra bisita-lantegia
Iraupena: 2 ordu. Argibide gehiago.

Bisita gidatua
Iraupena: 1 ordu. Argibide gehiago.

Foruen plazatik Artiumera. Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea
Iraupena: 2 ordu
Programa hau 2020ko martxotik aurrera egingo da. Argibide gehiago.

Arte garaikidearen hastapenak. Bisita gidatua
Iraupena: 1 h 30 min. Argibide gehiago.

Artea, filosofia… eta bizitza. Bisita gidatua
Iraupena: 1 h 30 min. Argibide gehiago.

Zure ikasleentzat interesgarria: Gazteentzako lantegiak. Argibide gehiago.

Irakasleen iritziak

  • Ikasleek Museoa hiriko interesgunetzat har dezaten lortzen du.
  • Lagungarria da ikasgelan arteari eman behar zaion garrantziari buruz gogoeta egiteko, baita artea zeharka lantzeko motibazioa pizteko ere.
  • Ikasleak ahalduntzen ditu, sortzeko gai direla sentitzen dutelako.
  • Ikasleengan zein gugan irudimena sustatu beharra dagoela konturatzen gara. 
  • Esperientzia honek arrastoa uzten du ikasleengan, eta arrasto hori azaleratu egiten da denboran zehar.
  • Sormena lantzea garrantzitsua dela konturatzen gara.
  • Norbere irudimena askatzen eta gainerakoena ulertzen laguntzen du.

 

Unibertsitatea, Lanbide Heziketa, Helduentzako Hezkuntza

Bisita ezazu Museoa zure unibertsitate-taldearekin
Iraupena: 2 ordu. Argibide gehiago.

Bisita museografikoa
Iraupena: 2 ordu. Argibide gehiago.

Artium ibiltari
Iraupena: 3 ordu (bi saiotan). Argibide gehiago.

Bisita gidatua
Iraupena: 1 ordu. Argibide gehiago.

Arte garaikidearen hastapenak. Bisita gidatua
Iraupena: 1 h 30 min. Argibide gehiago.

Irakasleen iritziak

  • Ikasgelan artea lantzeko beste modu eta ikuspuntu batzuk eskaintzen ditu.
  • Beste testuinguru batean ikusi ditut ikasleak, eta interesatzen zaizkien beste gauza batzuk ezagutu ditut. 
  • Eguneroko bizitzan irudimena (ikasleena eta neurea) kontuan hartzeko gogoa pizten du.
  • Interpretatzeko, ezagutzeko (eta huts egiteko) beldurra galdu dute.
  • Norbere irudimena askatzen eta gainerakoena ulertzen ikasten dute. Arte garaikidea ezagutzeko beste modu bat da, positiboa.
  • Artea komunikaziorako tresna gisa balioesten duzu.
  • Museora itzultzeko motibatuta sentitzen naiz.
  • Jakin-mina azaleratu egiten da ezezagun dugun zerbait ikustean.
  • Beste jardunbide batzuk ezagutzeko eta nork bere jarduteko modua aztertzeko balio du.
  • Ikaskuntzarako beste espazio batzuk ere badaudela konturatzen gara.

 

2019-2020 ikasturterako eskolarako programak

Artium ibiltari

Programa hau bi saiotan gauzatzen da: lehenengoan, gu geu joaten gara ikastetxera (1 ordu), eta bigarrenean bisita-lantegi bat egiten da Artiumen bertan (2 ordu).

Bi saioak elkarren segidako bi astetan egin behar dira. Gai bera lantzen da bietan. Ezinbestekoa da ikastetxe bakoitzeko gutxienez bi taldek parte hartzea. Vitoria-Gasteizko ikastetxeekin bakarrik egiten da; beste ikastetxeren batek programa hau egin nahi izanez gero, harremanetan jarri beharko du Museoko Hezkuntza Taldearekin, aukerarik badagoen jakiteko. Museoan gehienez ere hiru talde har ditzakegu aldi berean.

Curriculumarekin lotutako gai hauek proposatzen ditugu bi saioetarako:

  • Jendea. Pertsonak eta gorputzak. Pentsatzea eta sentitzea. Ni eta bestea: neskak, mutilak eta askoz gehiago. Erretratuak eta autorretratuak. Historia bila.
  • Lekuak. Hemen, han. Publikoa eta pribatua: nirea eta guztiona. Etxetik eskolara, eta museora. Zer kontatzen digu Museoak?
  • Gauzak. Erabilgarriak, ez-erabilgarriak. Erreala, irudizkoa. Zer kontatzen digute gauzek? Artea: zergatik da hau artea?
  • Artista. Hizkuntzak. Erabakiak, prozesuak, lanbideak. Zer kontatzen digu artistak, eta zer ikusten dugu guk? Erreala eta irudizkoa: ikusten dut, irudikatzen dut.
  • Urtaroak. Zikloak eta aldaketak
  • Zergatiak. Asmoa, garaikidea. Zure ustez, zergatik da hau artea?
  • Artea eta gizartea. Beste ideia batzuk. Testuingurua. Artea eta munduarekin duen harremana. Sinesten dut? 
  • Etorkizuna. Nola irudikatzen dugu hemen eta orain?

Itzuli

Bisita  edo Altxorra bisita-lantegia

Iraupena: 2 ordu

Programa honek Artiumen ikusgai dauden artelanak hartzen ditu abiapuntutzat. Lehenengo, ikasleek artelan horietako batzuk ikusten eta aztertzen dituzte Museoko aretoetan, eta ondoren proiektu praktiko bat gauzatzen dute lantegian. Museoan gehienez ere hiru talde har ditzakegu aldi berean.

Arte garaikidearen kontzeptu-aberastasunari esker, curriculumarekin lotutako gai hauek landu daitezke, besteak beste:

  • Jendea. Pertsonak eta gorputzak. Pentsatzea eta sentitzea. Ni eta bestea: neskak, mutilak eta askoz gehiago. Erretratuak eta autorretratuak. Historia bila.
  • Lekuak. Hemen, han. Publikoa eta pribatua: nirea eta guztiona. Etxetik eskolara, eta museora. Zer kontatzen digu Museoak?
  • Gauzak. Erabilgarriak, ez-erabilgarriak. Erreala, irudizkoa. Zer kontatzen digute gauzek? Artea: zergatik da hau artea?
  • Artista. Hizkuntzak. Erabakiak, prozesuak, lanbideak. Zer kontatzen digu artistak, eta zer ikusten dugu guk? Erreala eta irudizkoa: ikusten dut, irudikatzen dut.
  • Urtaroak. Zikloak eta aldaketak
  • Zergatiak. Asmoa, garaikidea. Zure ustez, zergatik da hau artea?
  • Artea eta gizartea. Beste ideia batzuk. Testuingurua. Artea eta munduarekin duen harremana. Sinesten dut?
  • Etorkizuna. Nola irudikatzen dugu hemen eta orain?

Itzuli

Foruen plazatik Artiumera. Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea

Programa hau 2020ko martxotik aurrera egingo da.
Iraupena: 2 ordu

Programa honek bi zati ditu: lehenengoan, ibilbide bat egiten da hirian barrena, Foruen plaza, bertako hirigintza eta artea ezagutzeko Eduardo Chillidak eta Luis Peña Ganchegui arkitektoak elkarlanean sortutako lanaren bitartez. Bigarren zatian, Museoko bildumako Chillidaren artelanak ezagutu ondoren, ikasleek proiektu bat egiten dute.
Topagunea Foruen plazako maketa da.

Vitoria-Gasteizko Udalarekin lankidetzan.

Itzuli

Loturak. Zinema eta arte garaikidea

Iraupena: 3 ordu

Programa honek zinema eta arte garaikidea lotzen ditu, ikasleentzat garrantzitsuak diren gai existentzialei buruzko azterketa, eztabaida eta gogoetari bide emateko. Ikasleek film bat ikusiko dute, eta ondoren aretoetara joango dira, filmean landutako gaiarekin zerikusia duten artelan batzuk ikustera. Ordutegia: 10:00-13:00h.

Filmen zerrenda

Itzuli

Arte garaikidearen hastapenak. Bisita gidatua

Iraupena: 1 h 30 min
Partaidetza sustatuko duen elkarrizketaren bidez, bisita gidatu honetan arteak azken hamarkadetan izandako eraldaketak ezagutu ahal izango dituzte ikasleek, Artiumen ikusgai dauden artelan batzuk oinarritzat hartuta. Pentsamendu, ideia, prozesu eta esperientzien garapena nabarmenduko da.

Itzuli

Artea, filosofia… eta bizitza. Bisita elkarrizketaduna

Iraupena: 1 h 30 min
Bisita elkarrizketadun honetan, hainbat irakasgairekin lotuko ditugu erakusketen edukiak, hala nola Filosofiarekin, Historiarekin edo Artearen Historiarekin. Norbere esperientzia hartuko dugu beti abiapuntu gisa, pentsamendu kritikoa garatzeko eta artea zein filosofia gure bizitzekin erlazionatzeko.

Itzuli 

Bisita ezazu Museoa zure unibertsitate-taldearekin

Iraupena: 2 ordu
Lehen hurbilketa praktikoa, lanean hastean Museoa nola erabili ikasteko. Irakasle Ikasketetako, Arte Ederretako, Artearen Historiako, Turismoko... ikasleentzat. Bisita-lantegia edo bisita gidatua egitea aukera dezakezu. Ordutegia ikastetxearen eta Museoaren artean zehaztu behar da. Izena emateko orrian adieraz dezakezue zer ordutegi komeni zaizuen.

Itzuli

Bisita museografikoa

Iraupena: 2 ordu
Museoa ikuspegi museografiko batetik ezagutzeko aukera. Artearen Historiako eta Arte Ederretako ikasleentzat.
Ordutegia ikastetxearen eta Museoaren artean zehaztu behar da.

Itzuli

Gazteentzako lantegiak.  Musika hedatua

Musika hedatua diziplina arteko lantegiak dira, non musika elektronikoa abiapuntutzat harturik eta oso modu esperiementalean beste diziplina batzuk jorratuko diren, hala nola performancea, bideoa, komikia, marrazkia... Eta askoz gehiago!

Zenbait adibide:
2019ko maiatzean egindako lantegia
2019ko apirilean egindako lantegia

Itzuli

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand