Hezkuntza proiektua

Loturak: Artiumen hezkuntza proiektua

Loturak (guztiarekin eta guztiekin)

  • Norbere buruarekin: sentipenekin, emozioekin, biografiekin, beldur eta txerekin…
  • Beste ikusmolde batzuekin: besteekin, azalpenik ez duenarekin, esploratu gabearekin, desberdinarekin, beste ideia batzuekin…
  • Inguru hurbilarekin: auzoarekin, hiriarekin, haren urbanismo eta arkitekturarekin, jendearekin…
  • Aniztasunarekin: adinekoekin, beste era bateko gaitasunak dituzten haurrekin; bestelako gorputz, buru, forma eta koloreekin…
  • Edozein maila, adin eta ikasgairen eskola-curriculumarekin.

Proyecto Educativo

Tokia irabaziz

Museoa gertakizun-paisaia bat da, non zabaltzen diren garai batzuetako eta besteetako sentipen sakona nola edo hala azaltzen duten proposamen plastikoak. Goren-une bat ere bada, non gure ikasketa-prozesuko etapa batzuetan eta besteetan lehendabiziko aldiz aurkezten zaizkigun ideiak ernatu eta materia ukigaia sortzen den, inolako lotsa edo zentsurarik gabe. Horregatik, Artium eta, bereziki, haren Hezkuntza Saila, zertze batetik abiatzen den lan-testuinguru baten erara ulertu behar da.Ikasgeletako ikasketa-esperientzia luzatzen eta egiaztatzen den eta neurriak jartzen zaizkion leku baten eran.

Artearekiko eta zeure buruarekiko esperientzia hurbil bat eskaintzen duen tresna metodologiko gisa artea darabilen hezkuntza erakunde bat da Artium.

Harrera ona eta partaide izatearen sentipena

Hezkuntza Sailaren tresna guztien helburua da Museoko era guztietako publikoei bere lekua ematea eta artearen esperientzia ziurtatzea. Artiumen proposamenak behaketaren, elkarrizketaren, ikerketaren eta jardueran parte hartzen duten eragile guztien arteko lankidetzaren emaitza dira. Jabetzen gara munduan gertatzen diren aldaketez eta, beraz, gure programa guztiak etengabeko bilakaeran daude gizartearen behar berrietara egokitzeko.

Jaitsi 2019-2020 ikasturterako liburuxka 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand