Irakasleen prestakuntza

Museoa irakasleen laguna da

Museoak antolatzen dituen prestakuntza saioetan hezkuntzarako tresna berritzaile gisa aztertzen da museoa, eta haren bidez eskolako curriculumaren alderdi eta fase guztiak nola landu ikasten da.

Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza berriztatu eta hobetzeko zerbitzuekin batera (Berritzeguneak) Hezkuntzaren berrikuntzarako mintegiak egiten ditu Artiumek.

Parte-hartzaile guztiek elkarlan estuan lan egiten dute, unitate didaktikoak diseinatzeko eta materialak garatzeko ideiak emanez; hori guztia mintegiko saioetan frogatzen da gero ikasleekin erabili aurretik. 

Oinarrizko ideia da Museoa irakasleen laguna dela, eta Hezkuntza Sailetik gure baliabide guztiak jartzen ditugu haien eskura.

Irakasleentzako programak 2019-2020

Artiumen irakasleentzako egiten diren programen helburua da hezitzaileei gakoak ematea Museoa baliabide pedagogiko gisa ulertzen laguntzeko eta hark curriculuma aberasteko eta hezkuntza komunitateari lehen mailako kultur esperientzia eskaintzeko duen ahalmena erakustea.

Zeinahi dela ere irakasten duzun ikasgaia nahiz ikasgaiak, zeinahi dela ere zure ikasleen adina, arte garaikidea hezkuntza-baliabide gisa erabiltzeko aukera eskaintzen dizu Artiumek.
Eskolarako programa guztiak doakoak dira.

Artiumen erakusketei buruzko prestakuntza saioak

Urriaren 31n, osteguna, 11:00etatik 12:30era edo 17:00etatik 18:30era: Antoni Muntadas

Azaroaren 21an, osteguna, 11:00etatik 12:30era edo 17:00etatik 18:30era: Elena Mendizabal

Art Through English

Garapen profesionaleko mintegia. Artiumen egiten da 2 ordunako saiotan, 17:30etik 19:30era Vitoria-Gasteizko Berritzegunearekin elkarlanean. Saioak teoriko-praktikoak izaten dira.

Parte-hartzaile guztiek elkarlan estuan lan egiten dute, unitate didaktikoak diseinatzeko eta materialak garatzeko ideiak emanez; hori guztia mintegiko saioetan frogatzen da gero ikasleekin erabili aurretik. 

Datak: azaroaren 11n, 18an eta 25ean.

Matrikulazioa Berritzegunearen webgunearen bidez 

Art Through English programari buruzko informazio gehiago

Eskolarako programak

Artiumen eskolarako programak ez daude ikasleentzako soilik pentsatuta, baita zuretzat ere, zure irakaskuntza-lanean erabil ahal izateko ideia berri eta interesgarriak ezagutu ahal izango baitituzu.

Ondoko programetan parte hartu ahal izango duzu zure ikasleekin:

  • Artium ibiltari
  • Altxorra lantegi-bisita
  • Bisita gidatua
  • Loturak. Zinema eta arte garaikidea
  • Foruen Plazatik Artiumera
  • Bisita gidatua Arte garaikidearen hastapenak
  • Arte, filosofía…eta bizitza. Bisita-solasaldia
  • Bisita museografikoa
  • Zeure kabuzko bisita

Eskolarako programei buruzko informazio gehiago

Zure irakasgaia edo irakasgaiak direnak direla ere, zure ikasleen adina dena dela ere, arte garaikidea hezkuntzarako baliabide erakargarri eta eraginkor gisa erabiltzeko aukera ematen dizu Artiumek.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
Hezkuntza Departamentua
Tel.: 945-209013
educacion@artium.org

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand