Artiumen lorategia udan

Lantegia: 5 zentzumenen lorategiaren zaletuak

Artiumen lorategi eta hiri-baratzeak, bost zentzumenen lorategiak, norbaitek zaintzea behar du iraun, berritu eta hazteko. Landareak zaintzea gogoko baduzu, baratzean aritua bazara edota, besterik gabe, denbora pixka bat baduzu eta auzoko txoko berde hori zaintzen lagundu eta ikasi nahi baduzu, zatoz lantegi honetara. Artiumen Lorategiaren zaintzaile talde bat sortu nahi dugu auzokoekin, guztion artean harentzako konponbide iraunkorrak bilatzeko, mintegi bat sortu eta haren aurrerabidea ikusteko, lorategia egunez egun hobetzeko. Eta gainera, ondare naturala eta artistikoa elkarrekin nola lotzen diren ikusiko dugu. Andrea Ríos-ekin.

Uztailaren 3an eta 10ean, asteazkena, 11:30etik 13:00etara
Artiumen lorategia. Doako jarduera
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

Bost zentzumenen lorategia bisita gidatua

Larunbat guztietan, 11:30ean. Museoko sarrera-txartelarekin doan.
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

Lantegi-bisita: 5 zentzumenen lorategia

Beste gaitasun batzuk dituzten pertsonentzat bereziki pentsatua.

Ordubeteko lantegi honetan, behar eta gaitasun bereziak dituzten gure erabiltzaileek artearen eta naturaren arteko harremanak ezagutzeko eta haiez gozatzeko aukera izango dute gure museoko Lorategian. Ukimena, usaimena, ikusmena, entzumena eta dastamena, horra Lorategian esperimentatzeko erabiliko ditugun 5 zentzumenak. Eta sasoia delaeta ahal bada, barazkiak, usain-belarrak, loreak eta abar eramango ditugu etxera.Gure lantegia gehienez ere 20 pertsonarentzat pentsatuta dago. Baina deitu eta argibideak emango dizkizugu.

Uztailean, asteartetik ostiralera, 10:00etan, 11:30ean eta 13:00etan
Doako lantegia. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand