Eskualdea 2019. Komisariotza

Un triángulo, 3 vértices_ser_rizoma (Eskualdea Komisariotza 2019) proiektuaren jarduera-programa

Komisariotza: Leyre Goikoetxea Martínez
Artistak: Miriam Isasi, Anabel Quincoces y Belén Cerezo

Eskualde Komisariotza programari buruz

Zuzeneko performancea

Miriam Isasiren Carpinteros
2019ko irailaren 14an, larunbata, 18:00etan
Zuhatzu Kuartangoko bainuetxe zaharrean
Autobus zerbitzua doakoa da, baina aurrez izena eman behar da e-mailez: untriangulotresvertices@gmail.com. Leku mugatua.
Autobuseko ordutegia:
17:00etan Irteera Artiumetik (Frantzia kalea) Zuhatzu Kuartangora joateko
19:00etan Irteera Zuhatzu Kuartangotik Artiumera itzultzeko

Mahai ingurua

Musika / ornitologia / dantza (txoriak eta perfomancea)
Mahai inguruaren helburua da hegaztien iruditeriaz hitz egitea, bai eta haren interpretazioaz
eta sormenezko diziplinetan duen aplikazioaz ere, diziplina horiek mugimendua eta soinua
ardatz gisa lotzen baitituzte ekintza performatiborako.
Hizlariak: Rosario Granell (dantzaria eta koreografiagilea), Soinumapa (soinua, artxiboa), Jonathan Rubines (biologoa)
2019ko irailaren 29an, igandea, 12:00etan
Izkiko Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan (Afuera kalea zk.g. Korres)

Egonaldia eta erakusketa kolektiboa

Artistak eta komisarioak Zuhatzu Kuartango herrian lan egingo dute astebetez. Publikoari zabalik egongo den lan-prozesua izango da, eta artistek kokagune batzuetan eta besteetan egindako lana erakusketa bakar batean bilduko da. Erakusketa urriaren 12tik aurrera egongo da ikusgai.
Muntaketa irekia izango da publikoarentzat: urriaren 7tik 11ra, 18:00etatik 20:00etara.
Erakusketa: urriaren 12tik azaroaren 10era. Ostegunak eta ostiralak, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik a 20:00etara.
Zuhatzu Kuartangoko bainuetxea.

Ibilaldia autobusez

Anabel Quincoces artistaren Resiliencia Roja-Panspermia instalaziora bisita Añanako Gatz Haranean eta Un triángulo, tres vértices_Ser_rizoma erakusketa kolektibora bisita Zuhatzu Kuartangon. Azken herri honetan, 19:30etan Panspermia o la creación del agua piezaren kontzertua emango du Jon Bellido musikariak.

2019ko urriaren 12an, larunbata:
Ordutegia:
16:00etan. Irteera Artiumetik (Frantzia kalea)
21:00etan. Irteera Zuhatzu Kuartangotik Artiumera
Doako autobus zerbitzua, untriangulotresvertices@gmail.com helbidera idatziz izena emanda. Toki mugatua.

Objetuarium

Tamara Garcíak emandako zianotipoen lantegia
Parte-hartzaileeei zianotipoaren argazki-teknikaren hastapenak ematea da lantegiaren helburua. Belen Cerezo artistaren Presente Continuo proiektuarekin lotuz, eguneroko objektuen zianotipoak egingo dira.

Artziniegako Udaletxe zaharrean (Goiko Plaza 1, Artziniega), 2019ko urriaren 19an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara
Publiko guztiei zuzendutako jarduera.
12 urtez azpikoak, heldu bat lagun dutela. Ez da aldez aurretik inolako ezagutzarik behar.
Izen-ematea: untriangulotresvertices@gmail.com. Toki mugatua.

Artemias

Sormen lantegia Anabel Quincocesekin
Uretan bizi diren izaki abisalen ideiatik abiatuta, ariketa artistikoak egitea proposatzen da.

Noiz: Gesaltza Añanako Gizarte Zentroan (Don Miguel Díaz de Tuesta plaza, 2), 2019ko urriaren 27an, igandea, 11:00etatik 13:00etara
6-14 urte bitarteko haurrentzat
Izen-ematea: untriangulotresvertices@gmail.com. Toki mugatua

Panspermia o la creación del agua

Performance-kontzertua
Jon Bellido musikariak zuzenean interpretatuko du Memorias de Azufre y Sal proiekturako sortutako musika pieza, panspermia sinbolizatzen duten hainbat soinu geruzaz osatua: bizitza partikulak lurrera eramaten dituen kometa, ozeanoaren sakontasuneko soinuak, bizitzaren sorrera eta sortu den bizitza.

Añanako Gatz Haranean, 2019ko azaroaren 2an, larunbata, 13:30ean

Praktika artistikoak eta landa-lurraldea

Marc Badalen hitzaldia eta artistekin solasaldia
Hitzaldian praktika artistikoen eta landa-inguruneen arteko gurutzaketak jorratuko dira. Ondoren, solasaldi bat gongo da. Honetan Marc Badalek, Artium Museoak, Leyre Goikoetxea komisarioak eta artistek hartuko dute hitza.

Zuhatzu-Kuartangoko Bainuetxe zaharrean, 2019ko urriaren 10ean, igandea, 12:00etan

Presente continuo proiektuaren bisita gidatua eta inaugurazioa

Paseoa Artziniegan barrena Artea Elkarteak eta Belen Cerezok gidatuta, herria bisitatzeko eta bertako kaleetan egindako argazki esku-hartzeak ikusteko.

2019ko azaroaren 30ean, larunbata, 11:30etik 13:00etara
Topagunea: Artziniegako Etnografia Museoa.

Autobus zerbitzua
Doako autobus zerbitzua jarriko da Vitoria-Gasteiztik. Aldez aurretik izena emailez eman behar da: untriangulotresvertices@gmail.com. Toki mugatua
Ordutegia:
10:00etan: irteera. Artiumetik (Frantzia kalea) Artziniegara
14:00etan: irteera. Artziniegatik Artiumera

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand