Familientzako lantegiak. 2019ko azaroa

Hasiera: Igandea, 2019(e)ko Azaroaren 03a

Amaiera: Igandea, 2019(e)ko Azaroaren 24a

FamiliArtium, Artium txikia eta Good Morning Artium!, arte garaikidera hurbiltzeko beste era beti dibertigarri bat.

Hilean behin: FamiliArtium: familientzako lantegi berezia

Lantegi-programa honekin, hilean behin, sormenarekin, artearekin eta irudimenarekin lotutako jarduera bat garatzeko aukera ematen da. Familiartean egiteko lantegi hauetan kultura garaikidearekin lotutako gai ugari jorratzen da, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko.

Paper marmolatuaren artea
Irudi eta agertoki liluragarriak sortu ahal izango ditugu uraren eta tinten laguntzaz, eta paperean harrapatu beharko ditugu desagertu aurretik. Teknika horren sekretuak eta prozesuak gorderik egon dira luzaroan, aldatu gabe, baina oraingo honetan, Museoaren izaera garaikide eta berritzailearekin bat etorriz, material eta tresna sorta ugaria gehituko diogu lehengoari eta guztiekin esperimentatuko dugu irudi harrigarriak sortzeko. Andrea Ríos-ren eskutik

Azaroaren 23an, larunbata 17:00etatik 19:00etara
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Toki mugatua. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela

sedena vertica web

 

Igande goizean: Artium txikia eta Good Morning Artium!

Igande goizean haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari. Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 € Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Igandero, 2019ko urriaren 6tik 2020ko maiatzaren 31ra

Artium txikia

Igandero 12:15etik 13:30era. 3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela.

Azaroaren 3an, igandea
Antoni Muntadas ezagutzea
Bisita honetan kataluniar artista ospetsuaren irudia ezagutaraziko diegu txikienei. Lantegian haren irudi, argi eta soinudun instalazio multimedia bat berregingo dugu.

Azaroaren 10ean, igandea
Orekan dauden formak
Lantegi honetan haurrek kartoizko irudi geometrikoz osatutako eskulturak eta instalazioak diseinatuko dituzte. Elena Mendizabalen lanean oinarrituta.

Azaroaren 17an, igandea
Emakume artistak
Gaurko jardueran Artium Bildumako emakume artisten lanak ezagutuko ditugu. Horietan inspiratuko gara ezusteko materialekin collage bat egiteko.

Azaroaren 24an, igandea
Gorpu guztiz fina
Collagearen teknika erabiliz, lantegi honetan alegiazko pertsonaia eta izaki ugari diseinatuko dugu, Elena Mendizabalen lanean oinarriturik.

Good Morning Artium!

Igandero 12:00etatik 13:30era. 6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela.

Azaroaren 3an, igandea
Nola egin ote du artistak? Eta nola egingo nuke nik?
Museoko artelan bat nola pentsatu den eta nola eraiki den ikusiko dugu, eta artistak gainditu behar izan dituen arazoak konpontzeko beste aukera batzuk aztertuko ditugu, gure erara.

Azaroaren 10ean, igandea
Art in a box
Kartoizko kutxa bat artelan bihurtzea izango da lantegi honen helburua. Bertan Elena Mendizabalen erakusketa ezagutuko dugu. Artista horren artelan batzuk ikusi ondoren, eguneroko objektu batekin beste zerbait sortzeko dauden ahalbideak esploratuko ditugu.

Azaroaren 17an, igandea
Place and replace
Espazio batean elementuak jartzea, tokiz aldatzea, berriz kokatzea… jolas dibertigarria izan daiteke, eta, aldi berean, prozesu sortzailea eta interesgarria, eta erabakiak hartzea da garrantzitsuena. Etorri nahi duzu Artiumera sortuz jolastera?

Azaroaren 24an, igandea
Haztamuka
Begiak itxita, objektu batzuk ukitu eta zer diren asmatu beharko dugu. Ehundurak, usainak, sentsazioak eta abar deskribatu beharko ditugu, guztia ezer ikusi gabe. Lantegi honetan atmosferak sortuko ditugu usainetatik abiatuta. Ukimena eta usaimena erabiliko ditugu soilik, beraz… itxi begiak!

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand