Gaztefilm Fest 2019

Hasiera: Astelehena, 2019(e)ko Azaroaren 25a

Amaiera: Igandea, 2019(e)ko Abenduaren 01a

Haur eta gazteentzako jaialdia.

Gaztefilm Fest jaialdiaren 3. edizioa egingo da aurten, eta Kanada izango da herrialde gonbidatua. Jaialdi honek esperientzia kolektibo eta hezitzaile berritzaile bati ekitea planteatzen du, haurrak proiektuaren eragile aktibo izan daitezen jaialdiaren fase guztietan parte hartuz. Haur eta gazteentzako jaialdia. Aurtengo edizioan animaziozko zinemaz, zinema indigena partehartzaileaz, lantegiez, master klaseez, kontzertuez, gonbidatu bereziez eta abarrez gozatzeko aukera izango dugu.

Antolatzaileak: Zinhezba eta Kalakalab
Informazio osoa

www.gaztefilmfest.com gunean aurkituko duzu informazio guztia eta sarrerak erosi

Artiumen programa

Azaroaren 29an, ostirala

17:30 Film luzea
La Colonia (Une colonie). Genevive Dulude - de Celles / Kanada / 2018 / Ingelesez, euskarazko azpitituluekin / 102´/ +13
Mylia galduta sentitzen da institutuko presioa eta familian dagoen kaosa dela-eta. Jacinthe-k eta Jimmy-k indarra eta inspirazioa emango diote bizitzari aurre egiteko.

Ikusi trailerra

19:30 Film luzea
Play. Anthony Marciano / Frantzia / 2019 / Frantsesez, euskarazko azpitituluekin / 108´ / +15
1993an, 13 urte dituela, Max-i bere lehenengo bideo kamera ematen diote. Ordutik aurrera Max guztia grabatzen hasten da: bere lagunak, bere arrakasta guztiak, bere etsipenak, bere lehenengo aldiak... Ezinbestekoa eta alferrikakoa dena. Erabaki garrantzitsuena hartu baino egun bat aurretik, bere bizitzako filma editatzen du.  Guztien bizitzako filma.

Ikusi trailerra

Azaroaren 30ean, larunbata

10:00 Lantegia
El Iglú-k aurkezten du: Entzuten ez dena, ikusten ez dena
Saioa emango duena: Alfredo Costa Monteiro / Artium  10:00etatik 14:00etara / gaztelaniaz / 4 ordu.
Ikus-entzunezko tailer honetan egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektu ezberdinei erabilgarritasun estetiko berria emango diegu. Manipulazio ludiko sinpleen bidez itxaroten ez ditugun soinuen eta irudien sistema bat eraikiko dugu, eta objektu horien potentzial formala eta materikoa aterako dugu, gure ingurua hautemateko dugun modu ezberdin bat landuz. Aurkezpen bisuala eta eszenikoa iglu baten barnean (360°-ko domoa) egingo dugu, murgiltze sentsazioak biziz.

16:30 Film laburrak
Periferikoak. + 16 años.
Saski-naskia da, baina altxorraren kutxa izan nahi du; edukiak ez sinestekoak, probokatzaileak eta barre eragitekoak dira. Programaren komisarioak: Ariadna Murguialday, Lander Varona eta Itziar Garaluce

  • Bijoux de famille (Family jewels). Martinez Salomé / Belgika / 2018 / Elkarrizketarik gabe / 03’16’’
  • Quick fix. O'Hara Chris/ Ameriketako Estatu Batuak eta Irlanda / 2019 / Elkarrizketarik gabe / 05’27’’
  • Repasse-moi (Iron me). Rabbiosi Ivan/ Frantzia eta Kolonbia  / 2019 / Elkarrizketarik gabe / 09’47’’
  • Morning. Domlátil Vojtech/ Txekiar Errepublika / 2019 / Elkarrizketarik gabe / 03’33’’
  • Ils Salivent (They Salivate). Boukerche Ariane / Frantzia / 2019 / Frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin / 19’43’’
  • Lickalike. Bloecher Rebecca/ Alemania/ 2019 / Elkarrizketarik gabe / 08’
  • Hopptornet (Ten meter tower). Axel Danielson, Maximilien van Aertryck/ Suedia / 2016 / Suedieraz, gaztelaniazko azpitituluekin / 17’

18:30 Film laburrak
Atal ofiziala. 54’/+ 12 años/

  • Getting started. Crook William / Suitza eta Erresuma Batua / 2019 / Elkarrizketarik gabe / 02’01’’
  • Shadow boxing. Lumbroso Talia / Frantzia / 2019 / Frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin / 27’
  • Conjugaisons et interrogations (Konjugazioak eta galderak). Rosalie Benevello / Frantzia / 2019 / Frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin / 03’
  • Fuck les gars (Screw the boys). Coveney Anthony / Kanada, Quebec / 2018 / Frantsesez, euskarazko azpitituluekin / 08’13’’
  • Bloeistraat 11. Nienke Deutz / Belgika eta Holanda / 2018 / Elkarrizketarik gabe / 09’41’’

19:30 Masterclass-a eta laburmetraiak proiektatzea
Patrick Bouchard artistaren lanak hainbat sari jaso izan ditu nazioartean. Bere azken lana, Le Sujet, Cannes-en estreinatu zuten. Lan hau eta beste 3 lan ikusi ondoren, artistaren alderdi ezberdinak eta sormen bereizgarri finkoa aztertuko ditugu. Programaren ondoren bertaratuekin hitz egingo du bere sormen prozesuari buruz.

20:00 eta 20.30 Espectáculo 360º
El iglú. Lo que no se escucha, lo que no se ve Alfredo Costa Monteiro  
Aurkezpen bisuala eta eszenikoa iglu baten barnean (360°-ko domoa) egingo dugu, murgiltze sentsazioak biziz.

Abenduaren 1ean, igandea

17:00 Film luzea
Rocks. Sarah Gavron / Erresuma Batua / 2019 / Ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin / 93´ /+13
Rocks nerabe alaia da, ez du konplexurik, jostalaria eta hizlaria da, eta elkar zaintzen duten eta batera disfrutatzen duten neska koadrila bateko burua da. Ez du arazo handiegirik, baina egun batean bere ama desagertu egiten da bere neba txikia eta bera abandonatuz.

Ikusi trailerra

18:00 eta 18:30 Espectáculo 360º
El iglú. Lo que no se escucha, lo que no se ve Alfredo Costa Monteiro  
Aurkezpen bisuala eta eszenikoa iglu baten barnean (360°-ko domoa) egingo dugu, murgiltze sentsazioak biziz.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand