Magnet-Erakarri

Hasiera: Azteazkena, 2019(e)ko Abenduaren 18a

Amaiera: Larunbata, 2019(e)ko Abenduaren 21a

Barrutia Ikastolaren eta Artium Museoaren arteko lankidetza-proiektua

Magnet-Erakarri Eusko Jaurlaritzak bultzatutako hezkuntza proiektu pilotua da, non hezkuntza zentro baten, Barrutia Ikastolaren, eta ospe handiko erakunde baten, Artiumen, arteko lankidetza ezartzen den. Lankidetza honen helburua da hezkuntza-proiektu berritzaile eta erreferentziazko bat eraikitzea, non 3 urtez Barrutia ikastolak eta Artiumek elkarrekin lan egingo duten artearen bidez eskola- curriculuma ezartzeko, hau irakaskuntza praktikatzeko tresna metodologiko gisa ulertuta. Lankidetza bat ikasleen hezkuntza-emaitzak hobetzeko, eskolan eta haien inguru hurbilean integrazio handiagoa lortzeko, eta familientzat eta komunitatearentzat erakargarria izateko.
Hezkuntza guztion ardura da.

Abenduaren 18an, asteazkena, eta 21ean, larunbata
Esperientzia horren lehen lanen aurkezpena.
Lantegi irekiak egongo dira haurrentzat.
Emanaldi aretoan eta Ekialde-Goikoa aretoan
17:30etik 19:30era
Doako jarduera. Toki mugatua

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand