Gazteentzako lantegiak: Musika hedatua

Hasiera: Larunbata, 2019(e)ko Abenduaren 21a

Amaiera: Larunbata, 2019(e)ko Abenduaren 21a

12-18 urte bitarteko gazteentzako lantegiak

Diziplina asko elkartzen diren lantegi hauetan, musika elektronikoa abiapuntu harturik eta oso modu esperimentalean beste diziplina batzuk jorratuko dira, hala nola performancea, bideoa, komikiak, marrazkiak… eta askoz gehiago!

Inguratzen gaituen soinu-paisaiatik abiatua musika sortzen

Antton Goikoetxearekin

Lantegi honetan soinua entzuteko, erregistratzeko eta aldatzeko prozesu bat burutuko da, Artiumek eskaintzen duen soinu-paisaiatik abiatuta, eta parte-hartzaileek egindako kontaktumikrofonoekin osatutako kanal anitzeko instalazio bat eginez amaituko da. Erregistratutako soinuekin efektu-pedalen edo stompboxen bidez esperimentatuko da, hainbat harmonia eta patroi sortzeko.

Abenduaren 21ean, larunbata
17:00etatik 19:00etara
Plaza aretoan. Doako jarduera
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand