Musika hedatua: Artiumen soinu-paisaia

Hasiera: Larunbata, 2020(e)ko Otsailaren 15a

18 urte arteko gazteentzako lantegiak, Antton Goikoetxearen eskutik

 

Diziplina asko elkartzen diren lantegi hauetan, musika elektronikoa abiapuntu harturik eta oso modu esperimentalean beste diziplina batzuk jorratuko dira, hala nola performancea, bideoa, komikiak, marrazkiak… eta askoz gehiago!

Urtarrilaren 18an, larunbata, 17:00etan
Bidaia Artiumeko soinu paisaian
Zer soinu egiten du Artiumek? Tailer honetan, isiltasun gisa ezagutzen dugunaren atzean ezkutatuta dauden soinu ugariak ezagutuko ditugu. Gure eskuez ukipen mikrofonoak fabrikatzen ikasiko dugu, eta, tresna horiek hartuta, erakusketa areto handietan dauden soinuak ehizatzera joango gara. Amaitzeko, berriz beren habitatera eramango ditugu harrapatutako soinuak. Museoan ezkutatuta dagoen soinu paisaia ezagutuko dugu.

Antton Goikoetxea musikari eta hezitzailearen eskutik

Doako jarduera

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand