Liburutegiari buruz

Artiumeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroa arte eta kultura garaikidearen inguruko kontsulta eta ikerketarako gune espezializatu eta erreferentziazko bat da. Sarbide publikoa eta doakoa duen zentro bat da, ondare bibliografiko eta dokumental handi bat (monografiak, erakusketa-katalogoak, aldizkariak eta ikus-entzunezko materiala, besteak beste) kudeatzen duena eta ikertzaile, ikasle, Artiumeko bertako langile eta sorkuntza-garaikidearen alor ugarietan interesa duten pertsonen esku uzten duena.

Era berean, Liburutegiak funts horiek ezagutzera emateko jarduerak ―bibliografia-erakusketa, Liburuaren Nazioarteko Eguna, bookcrossing-a…― eta arte plastikoak eta literatura elkarrekin konektatzekoak ―Arterako Hitzak, Irakurketa Kluba…― sustatzen ditu.

Artiumeko Liburutegiak SEDIC Sari Nazionala (Dokumentazio eta Informazio Zientifikorako Espainiako Elkartea) jaso du liburutegietan, dokumentazio-zentroetan eta arte-museoen artxiboetan egindako ekarpen onenarengatik.

sobre la biblioteca

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
2019ko Andre Maria Zuriaren jaiak
Abuztuaren 6, 7, 8 eta 9an, 11:00etatik 14:00etara

Liburutegirako sarrera Prudentzio Maria Berastegi kaletik

Zerbitzuak

Aretoko kontsulta eta erreferentzia

Liburutegiak 24 irakurketa-postu ditu, Interneterako sarbidea eta ikus-entzunezko materiala ikusteko tresnak. Artxibo dokumental gehiena liburutegi-aretoan bertan kontsulta daiteke.

Informazio bibliografikoko zerbitzuak etengabe jardungo du Liburutegia zabalik dagoen orduetan, Liburutegiari eta haren dokumentazio-funtsari buruzko zalantza oro argitzeko. Kontsultak telefonoz (945 20 90 20) nahiz emailez (biblioteca@artium.eus) egin daitezke. Kontsultak ahalik eta eperik laburrenean erantzungo dira.

Film, komiki eta literatura-lanen mailegua

Liburutegiko komikien, literatura-lanen eta filmen funtsak maileguan eskura daitezke. Mailegu-eskabidea egiteko, erabiltzaile gisa erregistratu beharra dago. Erregistroa doakoa eta berehalakoa da, eta informazio-gunean egiten da, agiri ofizial bat aurkeztuta.

Aipatu funts horietatik, ezingo dira maileguan hartu espresuki hala adierazten duten dokumentuak eta museoaren jardueretarako beharrezkoak direnak Museoko gainerako dokumentu-funtsa ezingo da maileguan hartu.

Maileguetarako arauak  Eskaera orria (deskarga ezazu eta eman ezazu liburutegian) 

Eskuratzeen eskaera

ARTIUMeko Liburutegiko erabiltzaileek iradokizunak egin ditzakete Dokumentazio Zentroko bibliografia-funtsak (liburuak, aldizkariak, bideoak, DVDak, etab.) osatzeari begira.

Horretarako, mezu bat bidali behar da helbide honetara: biblioteca@artium.eus. Eskabide guztiak aintzat hartuko dira eta, egoki baderitze, haiek bideratzeko izapideak egingo dira.

Liburutegien arteko mailegutza

Liburutegien arteko mailegutza zerbitzuaren helburua liburutegi eta dokumentazio zentro batzuen eta besteen artean elkartrukea egitea eta dokumentuak lortzea da. Eskaria nahiz liburutegiaren erabiltzaileek nahiz beste liburutegi batzuetakoek egin dezakete.

Erabiltzaileentzako zerbitzua  Liburutegietarako zerbitzua 

Liburutegiko funtsak kopiatzea

Erabiltzaileek liburuen, dokumentuen, aldizkako argitalpenen, foiletoen eta material grafikoen kopiak egin ditzakete fotokopien bidez (horretarako autozerbitzu bat dago erabiltzailearen eskura). Argazki makinak sartzeko baimena eskatu beharko da Liburutegiko Irakurgelan. Kopiak egiterakoan honako arau hauek izan beharko dira kontuan.

Ezingo dira fotokopiatu 50 baino gehiago dituzten dokumentuak, ezta, beren ezaugarri bereziak direla eta, kalteren bat izateko arriskua dutenak ere: edizio bakanak, balio handikoak, tamaina handikoak, edo kontserbazio-baldintza bereziak behar dituztenak. Liburutegiak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik Legeak babesten dituen eskubideak urratuz kopia horiei eman dakiekeen erabilerari dagokionez.

Liburutegia erabiltzeko baldintzak

Artiumeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroa arte eta kultura garaikidean espezializatuta dago. Gai horiek landu nahi dituztenek dute lehentasuna.

Gordailuan dauden funtsak egun bateko aurrerapenarekin eskatu behar dira gutxienez irakurgelan kontsultatu ahal izateko. Eskaera telefonoz (945 20 90 20) nahiz emailez (biblioteca@artium.eus) egin daiteke.

Liburutegiko ordenagailuetan datu-base bibliografikoen kontsulta egiteko eta liburutegiaren espezialitatearekin lotutako informazioa lortzeko baizik ezin da Internet erabili.

Irakurleek dute darabilten materialaren ardura.

Liburuak erabili eta gero, ez dira apalategira itzuli behar, mahaian utzi behar dira, edota horretarako dauden orgatxoetan. Liburutegiko langileek jarriko dituzte berriz bere tokian.

Debekatuta dago liburutegira edaririk nahiz janaririk sartzea.

Ordenagailu eramangarriei eta sakelako telefonoei hotsa kendu behar zaie.

Erabiltzaileak zor den begirunea izango die die liburutegiko langileei, gainerako erabiltzaileei, funtsei eta instalazioei.

Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketak

2002tik, ARTIUM-ak bi urtez behingo izaeraz antolatzen ditu Arte Garaikideko, eztabaida-foro bateko eta haietan garatzen den lanaren gaineko ezaguera trukeko Dokumentazio Gune Topaketak eta bere etorkizunaren aukerak.

Topaketak elkargune bat dira batez ere analizatzen diren euskarri dokumental berriak eta dokumentazio-guneetako teknologia berrien, baita ere aipaturiko teknologiek liburutegien jardueren garapenean eragin dituzten transformazioen oldarra tokian.

Topaketei buruzko informazio gehiago  

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand