Zuk ere artea eta kultura zabaltzeko proiektuan parte har dezakezu Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoarekin batera.
Bat egizu Museoaren Adiskideen Programarekin: garrantzi handiko laguntza emango diozu museoari.
Gainera, erakusketetarako sarrera librea eta lehentasuna edo sarrera esklusiboa izango duzu beste jarduera askotan, eta beste zenbait abantaila, onura fiskalak barne.
Gurekin harremanetan jartzeko deitu 945 20 90 20 telefono-zenbakira eta eskatu Adiskideen zerbitzuarekin jar zaitzaten. Mezu elektroniko baten bidez ere egin dezakezu, eta baita Artiumen Adiskideen Facebook-eko orrian sartuta ere.
Bat egin. Arte garaikidea oparitu
Jarduerak eta berriak
Arte garaikidearen hastapenak ikastaroa. Irudiak mintzo
2022ko urtarrilaren 26tik apirilaren 13ra, asteazkenero, 18:00etatik 20:00etara.
Artium Museoaren Adiskideak, doan. Besteak: 60 €
Izen emateak (toki mugatua) 945 20 90 20 telefonoan, museoaren ordutegian.
Bederatzi saio, irakasle espezializatuek eta artearen historialariek gidatuak, eta Museoaren bildumara eta biltegietara bisita, haien arduradunekin. Aurkezpena eta gonbidatu eta publikoarekiko solasaldiak, Ane Lekuoa Artearen Historialariaren eskutik.
Ikastaroaren programa
- Museoaren Adiskidearen txartel pertsonalizatua.
- Txartelaren jabearentzat erakusketetarako sarrera doan.
- Aldi baterako erakusketa guztien inauguraziora etortzeko gonbit-txartela.
- Erakusketak inauguratu aurreko bisita gidatua, Museoaren Adiskideentzat bakarrik. Ahal denean, artistaren edo erakusketaren komisarioaren beraren gidaritzapean.
- Hilean behin, bisitaldi gidatu esklusiboa.
- Museoaren jarduera guztiei buruzko informazio erregularra.
- Jarduera paraleloetan parte hartzeko beherapenak (batzuk doakoak izango dira).
- Museoak antolatutako bidaia, bisitaldi kultural eta jarduera antolatuetan parte hartzeko lehentasuna edo beherapenak.
- Dendan salgai dauden Artiumen argitalpenetan beherapena (%40).
- Dendako salerosgaietan beherapena (%10).
Onura fiskalak
*Arabako Artium Fundazioak egiten dituen jarduerei lehentasunezko izaera aitortzen zaie Irabazi Asmorik gabeko Entitateen Zerga Erregimenei eta Babesletzaren Eragingarri Fiskalei buruzko abenduaren 23ko 16/2021 Foru Arauaren 31. artikuluaren arabera. Artiumen Adiskideen onura fiskala ekarpenaren %45 da, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Artiumen Adiskideen liburuxka
Banako adiskidea
Ekarpena: urtean 40 euro.
Adiskide profesionala
Artium Fundazioaren Kide Korporatiboen Programaren barruan Babesle, Enpresa Babesle edo Erakunde Laguntzaile gisa inskribaturik dauden erakundeen kideek erabil ditzakete abantaila horiek.
Ekarpena: urtean 35 euro.
Adiskide saritua
18 urtez azpikoek eta ikasketa homologatuak egiten ari diren ikasleek, pentsiodunek eta 65 urtez gorakoek, langabeek eta lanbide arteko gutxieneko soldata irabazten ez duten pertsonek erabil ditzakete abantaila horiek.
Ekarpena: urtean 25 euro
Familia adiskidea
Familiako kide bakoitzak txartel pertsonalizatua izango du.
Ekarpena: urtean 60 euro
Familia saritua
Familiako kide bakoitzak txartel pertsonalizatua izango du. Familiaren arduradunetako batek Adiskide sarituaren baldintzak betetzen baditu ezarriko da.
Ekarpena: urtean 38 euro
Bat egin. Arte garaikidea oparitu
Gehiago jakiteko, deitu 945 20 90 34 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara: kideak@artium.org
Museoaren Adiskidearen txartelarekin:
Emaila Artiumen Adiskideak Facebook-en
Bat egin/Oparitu arte garaikidea Artiumen Adiskideen liburuxka