Luis Gordillo XXL/XXI erakusketaren katalogoa, Arabako Artiumek argitaratua. Luis Gordillo XXL/XXI erakusketak Sevillako artista honen sormenaren emankortasun oparoa dakar Artiumeko aretoetara. Erakusketarako artelanen hautaketa eta taxuketa artistak berak egin du. Inaugurazio eguna baino urte eta erdi lehenago abiatu zen lana, artistaren lantegira egin genuen bisita batean. Han erabaki zen proiektuaren oinarrizko egitura, eta asmoa, funtsean, bere lantegiaren itxura kaleidoskopikoa erakusketa-aretora eramatea izan zen, hau da, esperientzia estetiko hutsa, bere sorkuntzaren egungo egoera zuzenean erakustea, beste interesa batzuk alde bat utzita.
Luis Gordillo XXL/XXI
Fitxa teknikoa: Azal gogorreko katalogoa (27 x 24 cm), 129 orrialde, koloretako irudiak. Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Testuen egileak: Enrique Martínez Goikoetxea eta Juan Francisco Rueda.
Prezioa: 20 €
Argitalpen urtea: 2014
ISBN: 978-84-940002-8-7
Erakusketa: from 9 April to 24 August 2014
Etiketak:
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online