Feria. Iñaki Larrimbe erakusketaren katalogoa, Arabako Artiumek argitaratua. Feria artista batek abian jarritako halako jolas parke bat da, artearen biltegi den zentro-museo batean erakusteko pentsatua. Horrela bada, arteari eta kulturari eskainitako azpiegitura hauen ohiko bisitariei zuzendurik dago. Erakusketaren katalogoarekin batera Hau ez da beste arte katalogo aspergarri bat izeneko beste bat banatuko da doan, hau ere Iñaki Larrimberena. Bertan, bere autobiografiarekin korapilatuta dauden bost proiektu ezagutzera gonbidatzen gaitu.
Feria. Iñaki Larrimbe
Fitxa teknikoa: Azal biguneko argitalpenak (21 x 15 cm), 79 eta 109 orrialde, koloretako irudiak. Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Testuen egileak: Iñaki Larrimbe (Feria) eta Iñaki Larrimbe, Rubén Díaz de Corcuera, Mery Cuesta, Juan Ibarrondo eta Arturo/Fito Rodríguez (Hau ez da beste arte katalogo aspergarri bat).
Prezioa: 15 €
Argitalpen urtea: 2014
ISBN: 978-84-940002-6-3
Erakusketa: 2013ko maiatzaren 17tik irailaren 1era
Etiketak:
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online