Herri-altxorra (errealitate-ekonomiak) erakusketaren katalogoa, Arabako Artiumek argitaratua. Diruaren historiaren aurretik eta hura zeharkatuz, artea balioa irudikatzeko toki kulturalki pribilegiatua izan da. Materialaren baliotik hasi eta manufakturaren baliora, balio sinbolikora edota espekulazio-baliora, kultura batek baliotsu joko duenak metafora bat eta metonimia bat aurkitu du artean. Artium Bildumako herri-jabetza funtsekin taxutua, Herri-altxorra erakusketak gogoeta eginarazi nahi du ondare komuna sortu eta lantzeko toki gisa museoak dituen eginkizunen inguruan.
Herri-altxorra (errealitate-ekonomiak)
Fitxa teknikoa: Azal biguneko katalogoa (24 x 18 cm), 431 orrialde, koloretako irudiak. Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Testuen egilea: Juan Luis Moraza.
Prezioa: 30 €
Argitalpen urtea: 2014
ISBN: 978-84-942226-0-3
Erakusketa: 2013ko urriaren 4tik 2014ko abuztuaren 31ra
Etiketak:
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online