PUNK. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak erakusketaren katalogoa, Madrilgo Erkidegoko Lan, Turismo eta Kultura Sailaren Arte Ederren, Liburuen eta Artxiboen Zuzendaritza Nagusiak eta Arabako Foru Aldundiak elkarlanean argitaratua. Punk mugimendua eztanda baten antzera sortu zen hirurogeietako hamarkadaren bukaeran. Musikari, artista, diseinatzaile eta itxaropenik gabeko gazteek amorruz erantzuten zioten krisi ekonomikoari, amets hippyaren bukaerari, etorkizunik ezari eta gizartean eta kulturan nagusi zen konbentzionalismoari. Jarrera horretan beste mugimendu batzuen oihartzunak entzuten ziren, indartsu, amorratu eta menderaezin: dadaismoarena eta situazionismoarena, hain zuzen. Baina punkaren zaratak bizirik dirau. Aztarna sakonena utzi duen xx. mendeko kultura-erreferentzietako bat da. Erakusketa honek erakusten du punk jarreraren oihartzunek bizirik dirautela eta arte garaikidean erreferente direla. Asegabetasunera, ezkonformismora, aurrerabidean fedea galtzera edota sistema ekonomiko eta sozialaren ikonoei kritika zorrotza egitera bultzatzen duten arrazoiak bizirik jarraitzen dute, eta artista askok barneratu ditu bere jardunean. PUNK. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak erakusketan mugimendu horrek egungo artistengan izan duen eragina jasotzen da: zaratan eta antidiseinuan; ukazioan; indarkeriazko erreferentzia nihilista eta anarkiko gisa; «zerorrek egizu» delakoaren praktika gisa; edota sexu-aniztasuna onartzeko modu gisa.
PUNK. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak
Fitxa teknikoa: Azal biguneko katalogoa (22 x 14 cm), 272 orrialde, kolorez eta zuri beltzeko irudiak. Gaztelaniaz, ingelesez eta euskarazko eranskina (127 orrialde). Testuen egileak: David G. Torres, Eloy Fernández Porta, Glòria Guso, Iván López Munuera eta Servando Rocha.
Prezioa: 20 €
Argitalpen urtea: 2015
ISBN: 978-84-451-3514-3, 978-84-942226-5-8 (eranskina)
Erakusketa: 2015eko urriaren 23tik 2016ko urtarrilaren 31ra
Etiketak:
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online