Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 Depósito

Fitxa teknikoa: Azal biguneko katalogoa (32 x 22,5 cm), 208 orrialde, zuri-beltzeko irudiak. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Testuak: Juan Luis Morazaren eta Beatriz Herráezen elkarrizketa. Morazaren testuen erreprodukzioa

Argitalpen urtea: 2020

ISBN: 978-84-949957-3-6

Erakusketa: 2020ko urtarrilaren 11tik abuztuaren 30era

Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 Depósito erakusketaren katalogoa, Artium Museoak argiratua. 1998. urtearen amaieran adostu zuen Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bere eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu gisa, beste bost pieza dohaintzan ematearekin batera. Gordaliua 1987-1988 Depósito erakusketak, 1987tik 1988ra bitarteko data duten obrekin, bi lan familia biltzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones. Artelan gehienak ez dira inoiz erakutsi, eta horiekin batera lotutako material ugari dago —marrazkiak, diagramak, testuak eta bestelako objektuak, egileak berak aukeratuak—, artearen pentsalari eta teoriko gisa duen profila azpimarratzen duena, bere prozesu kognitiboa azaltzeko konpromisoa hartzen ohitua baitago.

Erakusketa 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand