Cardón cardinalek duela 26 urte jazotako gertaera baten bertsio zabala kontatzen du: Kaktus erraldoi bat, 17 metro gora eta 18 tonako Pachycereus pringlei bat, nola eraman zen Kalifornia Behereko basamortutik Mexikoko Pabiloiko lorategira Sevillako 92ko Erakusketa Unibertsalerako. Cardón cardinal Z aretoa programaren parte da, zinemaren lurraldera igaro diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanen inguruan hausnartzeko eta haiek ezagutarazteko gune bat.
#Z Aretoa