Esther Ferrer. Números primos 2003-2023

Esther Ferrerek 'Numeros primos' artelanaren instalazioa aurkezten digu

Esther Ferrer (San Sebastián, 1937) artistaren Números primos (Zenbaki lehenak) (2003-2023) artelana Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren-Artium Museoaren barruko plazan instalatuta dago behin betiko, Gasteizko El Prado lorategitik ekarria. Bertan 2003. urtean instalatu zen.

Kokapen berria dela-eta, errazagoa izango da bisitarien topaketarako eta parte hartzeko gune gisa erabiltzea, performance praktikei lotutako programa artistikoak egitea eta proposamen pedagogikoak garatzea.

«70eko hamarkadan, urte batzuetan egitura geometriko definituak zituzten proiektuak egin ondoren, beste batzuk pentsatzeko beharra sentitu nuen, non nire lehentasun estetikoek bigarren mailako papera izango zuten. Berez, beren barne-logikaren arabera eboluzionatuko zuten egitura "askeak". Bolada batean ez nuen lortu gogobetetzeko moduko emaitzarik, harik eta gau batean zenbaki lehenekin amets egin nuen arte. Horrela hasi nuen El poema de los números primos. [...] Zenbaki lehenen sailarekin lanean hasi nintzenean zerak harritu ninduen lehendabizi, erabilitako sistema edozein izanda ere, emaitza beti orekatua eta ederra dela; bigarren, obra zenbat eta handiagoa izan, hau da, zenbat eta zenbaki gehiagok osatu, orduan eta interesgarriagoa eta askotarikoagoa dela egitura, inoiz ez simetrikoa, beti mugimenduan dagoena; horregatik, hasieratik, obra monumentalak egitea pentsatu nuen: zoruak, muralak, tapizeriak, etab. Zenbaki lehenen unibertsoan sartzean, kaos unibertsal bikain baten isla direla iruditu zitzaidan, etengabeko bilakaeran, inoiz errepikatu gabe, beti desberdin eta beti bera. Kaos bat, barruan ordena arraro, bitxi bat duela dirudiena».

Ferrer-en lan hau Stanislaw Ulam (1909-1984) matematikariaren espiralean oinarritzen da

Lanak gres zeramikazko 10.000 lauza karratu ditu eta piezak 3 eratakoak dira: diagonal gorridun 4.556 pieza, diagonal urdindun 4.223 pieza eta 1.221, 41etik 10.039rako zenbaki lehenak inprimatuta dituztenak, horiek biak barne.

[Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Bilduma, Vitoria-Gasteiz. Vitoria-Gasteizko Udalaren Gordailua. Arabako Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuaren laguntzarekin ekoitzia]

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand