Kontratugilearen soslaia

Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 legeak —zeinaren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE y 2014/24/UE Direktibak espainiar ordenamendu juridikora iraultzen baitira—, ez zaizkie administrazio publikoei bakarrik ezartzen, baizik eta baita sektore publiko hori osatzen duten erakundeei ere, adjudikatzeko ahalmena duten erakundeak baitira.

Contratación
Aipatutako lege hori indarrean jarri zenetik, Arabako Artium Fundazioak, adjudikatzeko ahalmena duen erakunde gisa, lege horren 138.b) artikuluaren arabera adjudikatu behar ditu kontratu ez harmonizatuak. Egoera guztietan erregimen juridiko berbera ezartzea aukeratu da arau horretan eta, beraz, harmonizatu gabeko kontratuetarako aurreko legeditik eratorritako barne jarraibiderik egonda ere, Administrazio Publikoen lizitazio prozedura berberak ezartzera behartzen du Legeak.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand