Artium Museoaren Bilduma

Artium Museoaren bilduma ondare-funts publiko aparta da, 2.800 artelan baino gehiagoz osatua. Funts horien corpusak hogeigarren mendeko lanak eta egileak biltzen ditu, berrogeita hamarreko hamarkadatik gaur egunera arte egindako ekoizpenak batez ere. Bilduma honen berezitasunak definitzen du museoaren eginkizuna, funtsezko ekipamendua baita azken hamarkadetan Euskal Herrian garatutako praktika artistikoetara hurbiltzeko. Erakundearen eginkizun programatikoa da ikusgarritasun egokia ematea eta haren ondare-balioa gizarteratzea.

03 Zeru bat Esther Ferrer
Acciones corporales, 1975. Esther Ferrer. Bideoa. Artium Museoaren Bilduma.

Izaera berezi horretatik abiatuta, museoaren Bilduma eraikitzen ari den bilduma bat da, gaur egungo arte-adierazpen anitzetan barneratzeko ibilbidea erakusten duena. Premisa horretatik abiatuta, beti berrituz doazen paradigmetatik pentsatu behar da: genealogia berriak identifikatuz, eta orainarekin eta horrek planteatzen dizkigun gatazka eta erronkekin harremanetan egoteko gai diren enuntziazio-espazioak eraikiz. Horrela, Museoko aretoetan zabaldutako erakusketa-programek narrazio anitzekin lan egiten dute, eta norberak bere ibilbideak egitea proposatzen dute, arte garaikidearen eta hori sortzen den testuinguruen ulermena areagotzeko.

Bildumaren katalogoa  Artelanen mailegua  

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand