Elkarrizketak. Chillida, Oteiza, Serra

Hasiera: Larunbata, 24 Urria 2009

Amaiera: Igandea, 10 Urtarrila 2010

Lekua: Hegoa Aretoa

Elkarrizketak eskultura garaikidean izan diren hiru artista handienetakoei egindako omenaldi gisa aurkezten da: Eduardo Chillida, Jorge de Oteiza eta Richard Serra.

Elkarrizketak eskultura garaikidean izan diren hiru artista handienetakoei egindako omenaldi gisa aurkezten da: Eduardo Chillida (Donostia, 1924 – 2002) Jorge de Oteiza (Orio, 1908 – Donostia, 2003) eta Richard Serra (San Francisco, AEB , 1939). Erakusketa elkarrizketa modura antolatu da, hiru sortzaileen arteko elkarrizketa gisa eta inguruarekiko eta euskal herritarrekiko elkarrizketa gisa.

Chillida eta Oteiza hasiera batean adiskide izan baldin baziren ere –GAUR taldearen kide zirela edota berrogeita hamarretan Arantzazuko Santutegirako lanean aritu zirenean– bien arteko liskar ezaguna hogeita hamar urte baino gehiagoz luzatu zen eta 1997an amaitu, Chillidaren Besarkada eskulturaren aurrean. Besarkada horren atzean adinaren zamaz eta elkarrekiko zuten miresmenaz–isilpekoa bazen ere– gainera, beste zenbait gauza ere bazegoen, esate baterako eskulturaren ikonoen triangeluko bi erpinetara eraman zituzten zenbait elementu komun. Hirugarren erpinean, bien mireslea, amerikar bat zegoen: Richard Serra.

Serraren ustez eskulturarako ahalbide gehien zituen munduko eremua zen Euskal Herria, horren erakusgarri, Chillida eta Oteiza toki berean eta denbora berean sortu ziren. Hiruek XX. mendeko artea irauli zuten eta eskultura garaikidearen izaeraren gailurrera eraman zituzten kontzeptuak izan zituzten elkarrekin. Metalgintzaren hiru borrokalari, espazioaren hiru konkistatzaile, hutsaren hiru arkitekto.

Kanpoko plazan hiruren eskultura bana egongo da bisitariari harrera eginez: Elogio de la Arquitectura XIV (Eduardo Chillida, 1994), Frinkle Octagon (Richard Serra, 1991) eta Begiratzailea begira (Jorge Oteiza, 1958). Guztietan, altzairuaren indarrak areagotu egiten du, besteak beste, espazioaz, kokaguneaz, bolumenaz, hutsaz eta aurrez-aurreko elementuen arteko elkarrizketaz ari diren eskultura batzuen izaera arkitektonikoa. Gorputzezkoa adina espirituzkoa den efektu baten pisua eta oreka, erritmoa eta astuntasuna. Hirurei indar bolumetriko handiko izaeta totemikoa nabari zaie, eta argi eta garbi gizatiartua dagoen razionalismoa. Elkarrizketak Museoaren barruan darrai. Han metalezko eskultura batzuek bete dute espazioa, eta hormetatik paper, olana eta grabatu sorta txiki bat mintzo da.

Bai kanpoan eta bai barruan, ikusleak beren inguruan ibil daitezen eskatzen dute eskulturek eta esperientzia bihur ditzaten, espazioa hutsaren eta materiaren arteko elkartrukea nabarmentzen duen eta ia uki daitekeen zerbait izan dadin. Behar-beharrezko elkarrizketa, non elkartzen diren fenomenologikoa eta ongologikoa, unibertso berri bat eta beste dimentsio batzuk gorpuztuz. Herdoiltzearen eta sutegiaren eresia.

Elkarrizketak
Hegoa Aretoa, 2009ko urriaren 24tik.

Elkarrizketak ARTIUMek ekoitzi du (Vitoria-Gasteiz).
Jarduerak: inaugurazioa (urriaren 23an, ostirala, 20.00etan); doako bisitaldi gidatuak

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand