Graffitien bidez: hormatik liburuetara

Hasiera: Osteguna, 23 Apirila 2009

Amaiera: Igandea, 20 Iraila 2009

Lekua: Mintegia Aretoa

Erakusketa honetan, graffitiari buruzko lanak bildu dira: ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroko berrogeita hamar liburu baino gehiagok osatutako bilduma.

Erakusketa honetan, graffitiari buruzko lanak bildu dira: ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroko berrogeita hamar liburu baino gehiagok osatutako bilduma, hain zuzen ere. Graffitiaren mugimendua New Yorkeko aldirietan sortu zen, 1960ko hamarraldian, eta hip hop kulturaren ardatzetako bat da. Graffitiaren teknikan aurrerapen handiak egin dira, txantiloien, kartelen eta eranskailuen erabilerari esker eta sprayetarako aho berrien diseinuari esker, eta, hala, indar handiko diziplina artistikoa da, gaur egun: Street Art edo kaleko artea deritzon diziplina.

Erakusketak graffitiaren hastapenetatik gaur egunera bitarteko historiaren berri ematen du, honako liburu hauen bitartez, besteak beste: The birth of graffiti; Le livre du graffiti eta Street Art, mundu osoko hirietako milaka argazkik osatutako katalogoez hornituak; Graffiti: arte urbano de los cinco continentes; Paris street art; Graffiti Paris; Brooklyn street art; Los Angeles graffiti; BCN NYC street art revolution; London street art, eta Barcelona 1000 graffitis.

Diziplina honek, XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran hartutako indarra dela-eta, gero eta presentzia nabarmenagoa du mundu osoko galeria eta museoetan. Hala, hainbat erakusketari buruzko katalogoak ere jarri dira erakusketan, honako hauenak, besteak beste: Homenaje a Guernica; Urbanitas; We come at night; Street art sweet art: dalla cultura hip hop alla generazione Pop Up.

Artistei dagokienez, Keith Haring, Brassai, Banksy, Suso33, Blu, San, Beautiful Losers, SEX, El niño de las pinturas, Os Gemeos, Shepard Fairy, Montana Writer Team, Giant eta beste hainbatek tarte berezia izango dute, beren lanaren banakako monografiei esker.

Street Arteko teknikei buruzko liburuak ere badira: Street art: graffiti, stencils, sitckers, logos; Stencil nation; Fadings; Stick ‘em up; Stencil 101; Peel: the art of the stickers; Street art: stencils!; México: stencil: propa; Street art: stickers. Garrantzi berezia eman zaio, arlo honetan, Sticker graphics: do you lovestickers? lanari, hainbat artistak diseinatutako eranskailuen bilduma baitakar.

Graffitiak beste hainbat diziplinarekin, musikarekin, modarekin, diseinuarekin edo skateboardingarekin duen lotura estuaren erakusgarriak dira, bestalde, Latex for fun; Art, skateboarding & life; Rap attack 3: African rap to global hip hop; 21 diseñadores de Cibeles & 21 artistas urbanos, eta Una guía de la moda urbana.

Gai honetan sakondu nahi duenak, berriz, graffitiaren teoriari eta kritikari buruzko lan interes handikoak ikusteko aukera izango du, hala nola, Jesús de Diego (Graffiti. La palabra y la imagen) eta Fernando Figueroa-Saavedra (Graphitfragen: una mirada reflexiva sobre el graffiti) adituek osatuak.

Aldizkari espezializatuak ere sortu dira: Serie B, Hip Hop Nation, La Charku, Graffiti All Stars, Pua13, Wanted eta La Troupé komikia, Montana Colors spray lantegi katalanak argitaratzen duena.

Bildumaren osagarri, ikus-entzunezko material ugari izango da erakusketan; Gasteizko graffitien ehun argazkitik gora, bideoak, filmak eta rap musika. Style Wars, Wild Style, Piece by piece, Next: a primer on urban painting eta Bomb it dokumentalak proiektatuko dira, besteak beste.

Amaitzeko, erakusketari buruzko txosten bat osatu da, baita webgune bat ere, informazio eguneratua, bibliografia eta Interneteko baliabideen zerrenda biltzen dituena.

Graffitien bidez: hormatik liburuetara. ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroaren funtsak
Mintegia Aretoa, Liburutegiaren ondoan, 2009ko apirilaren 23tik irailaren 20ra

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand