Eros: irakurtzearen atsegina erakusketak (Mintegian, Liburutegiaren ondoan, maiatzaren 24 arte) ARTIUMen liburutegiko eduki erotikoko ehun liburu bilduko ditu. XX. mendeko artearen irudi ezagunei eskainiriko ale monografikoak –Matisse (Erotic sketches), Rodin, Pablo Picasso (Art can only be erotic), Gustav Klimt, Salvador Dalí, Hans Bellmer surrealista (Anatomie du désir), bere lan erotikoengatik ezaguna– ikusi ahal izango dira, besteak beste. Baina baita Fernando Boterori, Antonio Miróri eta David Hockney-ri eskainitako lanak ere, eta euskal artisten artean, Ana Laura Aláez-i (Flúor), Naia del Castillori (Trampas y seducción), Manu Muniategiri (Larrugorrian), Estibaliz Sádabari (Bodies Parade) eta Iban Arrónizi (Poporn) eskainitakoak ere. Agurtzane Villate gasteiztar ilustratzaileak erakusketa dagoen Mintegiko hormetako batean esku hartu du, eduki erotikoko marrazkiak eginez.
Hala ere, arte garaikidean garrantzi berezia izan duten bi egileren liburu-sorta zabala da, baik bat, erakusketa honetan nabarmentzekoa. Alde batetik, Helmut Nweton argazkilariarenak. Argazkilari honen estilo berezia ezaguna da bere argazki guztietan. Edertasuna, glamur-a eta sentsualtasuna nabarmenak dira Archives de nuit, Sex and landscapes, Yellow pages argazki-liburuetan eta, batez ere, Playboy erraldoian, argazkigintza garaikidean eragin handia izan duen alemaniar jatorriko argazkilari honen atzerabegirako argitalpena (70 x 50 cm eta 30 kg).
Guztiz beste era batekoak dira Eros erakusketan garrantzi berezia duen beste artistaren –Andt Warhol, nazioartean nabarmenena izan den pop-art delakoaren ordezkaria– liburuak. Bere bizitza osoan gizon biluzien argazkia eta marrazkia landu zituen, batez ere. El ojo mecánico, Iconos pop, Retratos de los setenta y ochenta, Nude Drawings, 365 Takes edota The Andy Warhol Show dira erakusketan ikusi ahal izango diren monografiak eta katalogoak. Bestalde, taldeko erakusketen katalogoak ere ikusgai izango dira, esate baterako, Paris Eros, Erotisme a la plàstica contemporània, Feminimasculin. Le sexe de l'art, Women by women edota Erotismo, gastronomía, eta baita Habanako Salón de Arte Erótico delakoak argitaratu zituen bi aleak ere.
Eros. Irakurtzearen atseginaMintegia Aretoan, apirilaren 23tik maiatzaren 24ra