Errep(l)ika-gaiak. Bilduma VII

Hasiera: Osteguna, 20 Iraila 2007

Amaiera: Igandea, 31 Abuztua 2008

Lekua: Hegoa Aretoa

Errep(l)ika-gaiak. Bilduma VII erakusketak, berez, bi erakusketa biltzen ditu, bata bestearekin kateatua, bata bestearekin elkarrizketan eta, aldi berean, baita ikuslearekin ere.

Errep(l)ika-gaiak. Bilduma VII erakusketak, berez, bi erakusketa biltzen ditu, bata bestearekin kateatua, bata bestearekin elkarrizketan eta, aldi berean, baita ikuslearekin ere, zeina bere buruari buruzko eta kokaturik gauden garaiarekiko etengabeko gogoetan murgildurik aurkituko baita. Lehen hurbilketa mailan begien bistakoa da hau argazki-erakusketa bat dela. Diziplina horrek oihartzun handia du gaur egun eta protagonismo handia du gure bizitzaren ia alde guztietan: biografiarekin eta autobiografiarekin hasi eta gertakizun soziokultural eta politiko zabalen ezagutzaraino. Bestaldean, erakusketa honen helburua egilearen eta honen eskubideen, jatorrizkoaren, kopiaren eta errep(l)ikaren edota teknologian gertatu diren aurrerapenek eragin dituzten hainbat konturen inguruan gogoeta egitea da.

2007ko irailaren 20tik 2008 abuztuaren 31ra arte
Hegoa Aretoa

Badirudi bereziki liluratzen gaituela denbora izozteak eta izozturik ikusteak, finkatzeak eta denborarekin batera, baita bertan bizi garenok ere. Badirudi mugimenduan dauden gertakizunen nahastean –gauzak argi eta garbi ikustea eragotziz itotzen gaituztela–, baretasuna, une gelditua, keinu finkatua sentitzeak elkar ulertzen saiatzeko behar dugun atsedena ematen digula; ondorioren bat ateratzeko, gutxienez, edota agian, mundua argazki horietan bezala geldirik dagoela iruditzeraino adinako kamera geldian ikusteko astia dugula uste izateko. Horregatik, erakusketa honek bizi-zooma dagi gizakia gure galdera guztien protagonista eta giltza direla. Aurpegien lehen planoetatik hasi –Walter Benjamin-en arabera hor aurki daiteke oraindik ere auraren, artistaren esperientziaren azken arrastoa, objektu-fetixe bakar gisa bildumatua, teknikaren garapenak erreproduzitzearen eta biderkatzeaern poderioz barreiatua–, gizakiarengandik, bere ekintzetatik eta arrastoetatik pixkanaka urruntzearen mugimendutik igaro eta alfer-gurpil biribil batean, Kirliam kameraren aura elektriko eta misteriotsuetaraino iritsi arte.

Teknologiaren garapenaren ondorioz gertatu den arte-objektuaren aura ia erlijiosoa galtzea beharrezkoa eta ezinbestekoa zela onartzen dugu, eta hemen sartzen gara erakusketa honen bigarren mailan, izan ere, arteak mundu guztiaren helmenean egotearen onurak, gozamen estetikoaren ustezko demokratizazioak edota sorkuntzaren mugak desagertzeak orain arte sakratuak eta aldaezinak izan diren usteen inguruko eztabaida biziak ekarri dituzte, azken bi mendeetako iraultza teknologikoari dagokionaren arabera. Erakusketa honen helburua, beraz, egilearen eta honen eskubideen, jatorrizkoaren, kopiaren eta errep(l)ikaren edota genetikan gertatu diren aurrerapenek eragin dituzten hainbat konturen inguruan gogoeta egitea da. Era berean, merkatuaren mekanismoek etendako ahalbide infinituez mintzo zaizkigun alegoriak, arte errep(l)ikatuaren ondorioz errep(l)ikatutako museoak ere (baita alderantziz ere) hizpide izango ditugu; laburbilduz, artea –eta ondorioz, gizartea– azken aldi honetan murgildurik dagoen borroka kontzeptual biziari aurre egin nahi diogu. Horregatik, garai honetako argazkigintzak eskaintzen duen atsegina ez ezkutatzea espero dugun keinuz beterik dago erakusketa.

Walter Benjamin-en kontakizuna erakusketa honen proiektuari egindako lehen hurbilketa da eta, beraz, erakusketaren interesgune batzuk nabarmentzen dituen zirriborro gisa irakurri behar da. Edozein zirriborroren antzera burututako zatiak eta egiteke gelditu direnak ditu, hala ere, interesgarria iruditu zaigu erakusketaren bisitariak erakusketa bat egitearen prozesua nolakoa den irudikatzea.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand