Javier Mingueza. Jazz-aren irudiak

Hasiera: Osteguna, 06 Uztaila 2006

Amaiera: Igandea, 03 Iraila 2006

Lekua: Ekialde-Goikoa aretoa

Javier Mingueza, Jazz-aren irudiak erakusketak, museoko aretoetan Gasteizko Jazzaldiaren ia hogei urteren laburpena ikusteko aukera ematen digu.

Javier Mingueza, Jazz-aren irudiak erakusketak, museoko aretoetan Gasteizko Jazzaldiaren ia hogei urteren laburpena ikusteko aukera ematen digu. Egileak berak aukeratu duen argazki sortak hiru mundu lotzen ditu: musika, artea eta argazkilaritza. Balio dokumentalaren eta artistikoaren arteko muga zehatzik gabe, Minguezak izenpeturiko argazkiak Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren 30. urteurrenari egindako omenaldia dira.

Ekialde-Goikoa aretoa
2006ko uztailaren 7tik irailaren 3ra

40 irudi inguruk biltzen dute egile honek musikaz duen ikuspegi berezia, askorentzat Jazzaldiaren irudia, protagonisten sua, emozioa eta ahalegina transmititzeko duen gaitasunagatik. Bere lanean musika estilo honen tradizio klasikoa eta gaurkotasunik berriena elkartzen dira. Aurpegi ezagunak ikusiko ditugu, besteak beste, Pat Metheny, BB King edota Paco de Lucía, baina batez ere, estasiaren, akitzearen edota grinaren irudiak, une izoztuetan adierazkortasunez betetako argazkietan.

Javier Mingueza (Vitoria-Gasteiz, 1956), bere familiak Gasteizen duen dendaren bidez sartu zen argazkilaritzaren munduan. 1985ean hasi zen, El Correo Español egunkariaren langile gisa, azken 20 urte hauetako obsesioetako bat bilakatu den lana egiten: Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren argazkiak.

1988an egin zuen bere lehendabiziko argazki-erakusketa leit motiv bakarra Jazz-a zela. Beste lau argazkilariekin batera Jazz Quintet proiektua aurkeztu zuen Gasteizko Montehermoso Kulturunean, eta hurrengo urtean Sustatu saria jaso zuen El Correorekin.

2000. urtean egin zuen eta erakusketa honen irudi gisa erabili dugun argazkiarekin Diseinuzko azal onenaren urrezko domina nazioarteko saria jaso zuen New Yorken. Urte horretan bertan egunkariak Vitoria-Gasteizko Jazzaldiari eskaini zion gehigarrirako egin zuen.

Gaur egun egunkariak Gasteizko eta Arabako probintziako gertakizun garrantzitsuenen 50 irudi aukeratuta egiten dituen urteroko erakusketetan parte hartzen du. Bere azken erakusketa, Cuatro Esquinas, joan den azaroan egin zuen Gasteizen, egunkarietarako lan egiten duten beste hiru argazkilariekin batera, eta bere alde sortzaileena erakusten zuen.

Nazioarteko Jazzaren une garrantzitsuenak jasotzen dituzten 25 disko-azalek –Verve Records disko etxe mitikoarenak– osatzen dute erakusketa hau, arte garaikidearen eta Jazzaren arteko lotura naturala erakutsiz.

Erakusketaren ekoizleak:

Laguntzaileak:

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand