Eugenio Ampudia ...ideia barren-jale bat baizik ez erakusketak orain hamarraldi bat baino gehiago hasitako lan lerro baten funtsezko piezak biltzen ditu, jarraipena ematen dio eta osatu egiten du. Gai nagusia, artearen analisia transmisio-bide den neurrian eta artistarena, bitarteko eragilea den aldetik. Hots, artelanak eta “ideien langileak” erakunde artistikoen barruan eta merkatuan duten kokapena.
Iparra Aretoa
Urriaren 19tik 2007ko otsailaren 18ra
Ampudiak dio artistak historian zehar garatu dituztenen gogoetarako parametroen paraleloak, antzekoak edota berdinak erabiltzen dituztenei, zeresana –ideiak nahiz sentipenak izan–, duten pertsonak direla, hau da, Balioko solaskide-entzat mintzo direla. Era berean dio, artea gaur egun ezagutzen dugun eran, berrehun urte baino gehiago ez dituen sistema batean oinarritutako asmaketa dela eta litekeena dela desegiteko bidean edota beste sistema bat bilakatzeko bidean egotea, gaur egun eratzen dituztenez bestelako gailu eta helburuekin.
Eugenio Ampudiaren lanak artearen sistemaren izenak, piezak erakundeak eta beste osagai batzuk kulturaren edo kulturen kontzeptuarekin loturiko erreferentzia unibertso zabalago eta handiago batean irartzen ditu. Unibertso hori habitat garaikide bat da, zeinetan tradizioa eta berrikuntza elkarrekin bizi diren, eta –modernotasunaren garaian gaitasun kritiko ia autosuntsitzaile batekin– bere ingurua eta egoera eratu duena, (gutxi edo asko) independiente eginez eta bere konbentzio kulturalak eta bereizketa mailak sortuz.
Bere ekoizpen-moduei begiratu eta endogamikoak direla iruditzen zaio eta kulturarekin loturiko merkataritza, ekoizpen, ondare eta inbertsioko aldeak salerosgai gisa erabiltzen ditu, gizartean duen ospea eta protagonisten goratzea dakartzaten estrategiak ahaztu gabe.
Ez du mundua edota artearen sistema aitorpen intelektualeko ariketa huts gisa ikusten, aitzitik gure epai estetikoetan eta zaletasun-irizpideetan datzaten aurreiritziak eta sentipenak aztertzen ditu.
Erakusketak ibilbide bat proposatzen du artearen munduko protagonisten eta osagaien ondotik, eta ibilbide horrek bisitariaren esku-hartzea behar du eta hori bultzatzen du. Horrela, ikusle aktiboa artisten artean ibiliko da, haien lan egiteko moduak ikusiko ditu, artelanak interpretatuko ditu, erakusketako gune publikoak eta komertzialak ezagutuko ditu, kritikaren eta artearen historiaren tresnak eskuratuko ditu eta bildumagileen ahaleginak ikusiko ditu, eta guztiak ...ideia barren-jale bat baizik ez den baten mende egongo dira.
Komisarioa: Mariano Navarro
Ondokoekin batera ekoitzia:



