Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak eta Cervantes Institutuak « Mientras Brasilia nacía. Arte español en la Colección ARTIUM » aurkeztu dute, Gasteizko zentro-museoko bildumatik hautatutako lanekin osatutako erakusketa. Horrekin Institutuak bere egoitza berria inauguratu du Brasilgo hiriburuan. Joan den mendearen berrogeita hamarretako hamarraldian sorkuntza artistikoak Espainian zuen egoera erakusten du, Brasilia diseinatzen eta eraikitzen ari zen bitartean. Horretarako, Javier González de Duranak, erakusketaren komisarioak, Artium Bildumako 17 lan hautatu ditu, eta aukeratutako izenen artean askatasun keinuak nahiko urriak ziren garai batean espainiar artearen berrikuntza bultzatu zuten protagonista nagusietako batzuk aurkitzen dira: Óscar Domínguez, Luis Feito, Equipo 57, Manuel Millares, Gerardo Rueda, Antonio Saura edota Jorge Oteiza, besteak beste. “Mientras Brasilia nacía” uztailaren 17tik irailaren 17ra egongo da ikusgai Brasilgo hiriburuan eta gero Rio de Janeiron, urrian eta azaroan eta, azkenik, Sao Paulon 200ko abenduan eta 2008ko urtarrilean.
Artiumek Brasilgo Cervantes Institutuaren egoitzetarako eratu duen « Mientras Brasilia nacía » erakusketak Brasilgo hiriburua eraikitzen ari zen urteetan espainiar arteak hartu zituen bideen halako berrikustea proposatzen du. Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoaren Bildumako hamazazpi lanen bidez osatutako ibilbide bat. Bilduma horren sakontasunak XX. mendeko espainiar artearen era bateko eta besteko irakurketak egiteko aukera ematen du.
Joan den mendearen 50etako hamarraldia oso garrantzitsua izan zen Brasilen historian, eta baita Espainiako artearen garapenean ere. Diktaduraren erregimen gogorrean sortu zen tolerantzia izpi bat eta askatasunaren alde borroka bildu ziren urte horietan artean modernotasunari atea zabalduz, eta horren adibide adierazgarriak erakusketa honetarako hautatutako artistak, guztiak funtsezkoak espainiar arte garaikidearen historiarako. Ildo horretatik, « Mientras Brasilia nacía » erakusketak, zertan bat etorri ez zuten tradizio eta iraganetatik abiaturik espainiar artistak hartzen hasi ziren bideen adibide ugariak eskaintzen ditu. Horrela, esate baterako, geometrizazio abstraktua Gerardo ruedaren bi lanetan ikus daiteke, biak « Composición » izenekoak, bata 1953-54koa eta bestea 1955ekoa, eta baita de Óscar Domínguez-en « Arbalette » (1950) lanean eta Néstor Basterretxearen « Macla » (1959) lanean ere, Jorge Oteizaren eragin nabaria duen arbel irartuan.
Gipuzkoako eskultoreak ditu, hain zuzen ere, lan gehien erakusketa honetan. Lau pieza, zehazki, Arantzazuko Basilikako apostolu talderako egindako « Cabeza de Apóstol » figuratiboa, « Caja vacía » (1958) esperimentala, « Construcción con tres cuboides vacíos » (1958) eta « Cruz » (1959). Kontuan izan behar da Jorge Oteizak eskulturako lehen saria irabazi zuela Sao Pauloko Bienalean 1957an, Brasilia jaiotzen ari zela. Bestalde, espainiar abstrakzioa hor izango da ikusgai Federico Echevarríaren « Pintura”-rekin (1959), Luis Feitoren « Composición » -ekin (1955), eta Antonio Sauraren « Abstracción » -ekin (1955). Echevarríak kolorean oinarrituz konposatzen duen bitartean, Feitok itxura batera nolanahi egindako arrastoak gainjartzen dizkio oinarri kromatiko bati, eta Saurak, berriz, keinu errepikatua menderatzen du. Beste era bateko irtenbide bat hartu du Pablo Serranok bere « Ordenación del caos » (1957) eskulturarekin.
Kolore-planoen, irudiaren eta atzealdearen ikerketaren emaitza da Equipo 57ren « Sin título (CO-2) » (1958). Talde horren kide izan zen Agustín Ibarrola « Maternidad » adibide den figurazio biribilera itzuli aurretik. Bestalde, material ez konbentzionalen erabilera eta pinturaren ehunduraren enfasia nabarmen daitezke Manuel Millaresen « Composición » -en (1956). Espainiar figurazioaren bi ordezkarik ixten dute artisten eta lanen sorta: Rafael Zabaletak « Aceituneras » -en (1959) geometria sekretuarekin eta Joaquín Vaquero Turciosek « Roma » -ren (1952) azalera piktorikoaren indarrarekin.
Erakusketaren antolatzaileak:

Sarrerak Online
Denda Online