Gure Artea

Hasiera: Osteguna, 2007(e)ko Azaroaren 01a

Amaiera: Igandea, 2008(e)ko Urtarrilaren 13a

Lekua: Iparra aretoa

16 artista aukeratu zituen XIX. Gure Artea sariko epaimahaiak eta horien artean, ohikoa den bezala, hiru saritu zituen: Abigail Lazkoz, Juan Perez Agirregoikoa eta Txuspo Poyo.

16 artista aukeratu zituen XIX. Gure Artea sariko epaimahaiak eta horien artean, ohikoa den bezala, hiru saritu zituen: Abigail Lazkoz, Juan Perez Agirregoikoa eta Txuspo Poyo.

Gure Artea sariaren helburuetako bat Euskal Herriko artisten lana ezagutaraztea da eta horretarako saritutako artistei azken lanak erakusketa berezi batean aurkezteko aukera ematen zaie.

Sarituen bakarkako erakusketak izango balira bezala ikusi behar ditugu, nahiz eta lanen arteko antzekotasunak sumatuko ditugun; hain zuzen, toki berean jaiotakoak direlako, antzeko ikasketak egin dituztelako Leioako Arte Ederren Fakultatean eta antzeko ibilbidea jarraitu dutelako: hirurak kanpoan bizi dira edo kanpoan bizi izan dira; hirurak mantentzen dituzte Euskal Herriarekiko loturak eta hirurak dira joan-etorri horren adierazle.

Hirurak antzekoak eta ezberdinak direlako erakusketa arazoz beteta dago, arazoak azaleratzea artearen zereginetako bat baita. Hots, ez da gai edo ideia baten inguruan antolatutako erakusketa eta aldi berean ez da bakarkako hiru erakusketa moduan ikustekoa.

Hiru artisten lanen arteko hariak bilatu beharko ditugu, nahiz eta agian, Gure Artea sariaren irabazleak izatea bakarra den. Hala ere, saria jasotzeari nola erantzun dioten izan daiteke hiru egitasmo hauen lotura. Zer da Gure Artea eta zertarako balio duen, nola aurkeztu saritu dituen gizartearen aurrean, zer eskaini behar dioten ikusmina duen jendeari.

Abigail Lazkozek inoiz eta inon ikusitako Antianimismo izeneko marrazki seriea aurkeztu du. Lau marrazki handi hauetan Abigail Lazkoz giza arimaren kontra hitz egiten ari da, izenburuak berak dioen modura. Gizakia gizakiaren kontra ohiko gaia da Lazkozen marrazkietan eta oraingo honetan gordintasun handiz suma dezakegu gizakiak barnean dituen kontraesan eta borrokak; hots, naturaren parte izateak ekar ditzakeen arazoak gainditutzat eman nahi ditugu eta gero eta gehiago bide horretan sakontzen ari gara. Hala ere, natura ahaztu ezinik gabiltza edo gero eta ageriagoa da, kulturarekin batera, natura ere bagarela.

Juan Perezen proiektuak bere ohiko lanean oinarritzen da, hau da, egunerokotasunetik eta kultura herrikoitik ateratako elementuak erabili eta erakusketa aretoan sartzen ditu. Testuinguru aldaketarekin bi muturren arteko tentsioa agerian jartzen du, alde batetik erakusketa aretoan ikusgai jartzen diren irudien esanahi arazoa eta bestetik egunero ikusten ditugun irudien hutsaltasuna.

Ideologiekin edo arazo politikoen irudiekin jokatzen zuen aurreko lanetan eta antzeko zerbait egiten du oraingoan ere Ukabil goratuko kontzertua izeneko proiektuarekin. Bertan kanta herrikoi ezagun batzuen hitzak aldatu ditu eta filosofo frantziar batzuei testuak idatz ditzaten eskatu die. Euskal Herrian hain ezagunak diren otxote koru bati eskatu dio eraldatutako kanta hauek kanta ditzan eta CD batean jaso ditu jendeak etxera eraman ditzan.

Txuspo Poyoren Delay glass izeneko bideoa Duchampen Le Grand Verre lan ezagunaren barnean egindako bidai antzeko bat da. XX. mendeko artearen ikonotzat jo daitekeen lan honi Txuspok egiten dion bisitaldia Duchampen mundua, eta orokorrean Surrealismoaren mundua, gidatzen zuen desiraren gaineko hausnarketa da. Makinatzat hartutako sentipena martxan jarri du jatorrizko egileak askotan deskribatu zuen moduan. Hala ere, gaur eguneko ikus-entzunezkoen ahalmenak hiru dimentsioak irudikatzeko eta errealitatearen zenbait efektu imitatzeko, Duchampen mundua berreraikitzeko aukera ematen du, batez ere gardentasunaren eta erreinuen inguruan. Objektu konplexutzat jo daitekeen zerbait, bizi daitekeen mundu birtuala bihurtzen du Txuspok, surrealisten enbidirako esango nuke.

Ekoizlea:

bancaja

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand