Gure Artea. Ibon Aranberri, Iñaki Garmendia, Azucena Vieites

Hasiera: Ostirala, 28 Urria 2005

Amaiera: Igandea, 08 Urtarrila 2006

Lekua: Iparra Aretoa

Ibon Aranberri, Iñaki Garmendia eta Azucena Vieites izan dira azkeneko Gure Artea lehiaketan sarituak, XVIII. edizioan, hain zuzen ere.

Ibon Aranberri, Iñaki Garmendia eta Azucena Vieites izan dira azkeneko Gure Artea lehiaketan sarituak, XVIII. edizioan, hain zuzen ere. Baina gertaera hori alde bat utzita, egungo euskal testuinguruan planteamentu kritiko-diskurtsibo eta auto-erreflexiboetan oinarritutako artea gauzatzeko modu baten ordezkariak dira. Erakusketa honetan hiruen lan berriak jasotzen dira, erakusketaren formatuarekiko halako erdi-autonomia egoera bat nabarmenduz. Ezin dugu esan ohiko taldekoe rakusketa bat denik, baina ez da bakarkako erakusketa bat edota enkargu bat ere. Aitzitik, artista hauek azken urteetan sorkuntzaren aldetik izan duten garapena bere testuinguruan ezartzen laguntzen du aurkezpen honek. Era berean, ideietako batzuk denbora errealean berrikusteko aukera dugu, hiru artista hauen lana bertako eta nazioarteko esparruan, orainaldian eta etorkizun ez oso urruneko proiekzioan berriz ere kokatzeko.

Ibon Aranberrik Dam Dreams-en (2004) jarraipena aurkeztu du, Pirinioetako haranetako azpiegitura hidraulikoei buruzko garatzeko bidean eta amaitu gabe dagoen ikerketa-lan sorta bat. Urtegiek sortutako paisaia artifiziala hiriko maparen luzapen gisa agertzen da. Fizkiozko eszenatoki bat, oroimenetik ezabatua eta gaur hondakin bihurtua. Punturen batean, eskultura, planoak eta argazkiak biltzen dituen lan-lerro hau lehenagoko egin gabeko proiektu batekin elkartzen da, euskal kostaldeko zentral nuklear zapuztu bat berraktibatzearen proiektuarekin, hain zuzen ere. Geografia hedatu batean, ura abagune honetarako, enkarguz, espreski egindako aireko argazki-serie berri horren protagonista bihurtu da berriz ere.

Iñaki Garmendiak taldeko ekintzaren eta rock musikaren narrazio-ahalbideak esploratzen jarraitu du mugimenduan dagoen irudian oinarritutako instalazio berri batean. Kolpez kolpe eta Harder, Better, Faster, Stronger bideoetan gazteen azpikulturen izaera performatzailea beste gai batzuekin nahasten zen, itzulpen kulturalarekin edota indarkeria sinbolikoarekin, esate baterako. Lan berri hauetan, Red Light y Straight Edge kantuak abesten dituzte a capella bi pertsonek. Errodajearen giroak eta tratamenduak, letren, ahotsaren eta erretratuaren ahalmen poetikoa esploratzera bultzatu dute kamera. Narrazio paralelo batek eraikitako ekintza misteriotsu batean kokatzen gaitu. Emaitzak nolakotasun abstraktua eta hondar ideologiko boteretsua du.

Sanpleoaren kultura, genealogia feministak eta trans direlakoak eta punk-aren “egizu zeuk” espiritua dira Azucena Vieites-en iturrietako batzuk bere ikonografian irudiak iragazterakoan. Proiektu bat lantzerakoan funtsezko baldintza birtuosismo teknikoa denik zalantzan jartzearen ondorioz, irudi bakarraren ideia hankaz gora doa irudi absolutu gisa, narrazioaren logika desegiten duten sekuentzia anitzen bidez. Bereganatzea, aipatzea edota zeinua berregitearen tankerako estrategietatik abiatuta, marrazkiak berritu eta birziklatu egiten dira, eta aurrekoak dagoeneko iragandako denbora batekiko edota belaunaldi batekiko, horregatik guztiagatiko iragaite esperientzia batekiko lausotuz doan memoria estetiko/politiko gisa gelditzen dira.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand