Siah Armajani. Fallujah

Hasiera: Osteguna, 26 Apirila 2007

Amaiera: Igandea, 03 Ekaina 2007

Lekua: Iparra aretoa

Apirilaren 26an, Arabako ARTIUMen Fallujah aurkezten den egunean, Gernika bonbardatu zeneko 70. urteurrena betetzen da. Orduan erabili zen lehendabiziko aldiz su masibo eta bereizkuntzagabea zibilen aurka borroka armatu batean.

Apirilaren 26an, Arabako ARTIUMen Fallujah aurkezten den egunean, Gernika bonbardatu zeneko 70. urteurrena betetzen da. Orduan erabili zen lehendabiziko aldiz su masibo eta bereizkuntzagabea zibilen aurka borroka armatu batean. Nazioarte mailan eragin zuen mina eta zirrara Guernica-n mamitu zen —Picassoren lan ezagunena—, gerraren aurkako eta bakearen aldeko sinbolo unibertsala.

2007ko apirilaren 26tik ekainaren 3ra
Iparra aretoa

Orain, berriz ere, milaka zibilen heriotz bidegabearen aurreko sufrimenduak eta ulertu ezinak erantzun bat eragin du artearen ahotsean. Irakeko Faluya hirian mutilaturik hildako amerikar soldaduen gorputzak erakusteak hiria suntsitzea eta 4.000-6.000 pertsona ingururen heriotza ekarri zuen ordainez. Estatu Batuetako gobernuak —tropa erasotzaileen ardura zuen nazioarteko koalizioaren burua— inposatutako isiltasunaren erdian, ahots kritiko asko goratu ziren sarraski hori estal ez zedin. Siah Armajaniren (Teheran, 1939) Fallujah lana gertaera horren salaketa da eta gerraren gainean eta gaur egungo gobernu askok biztanleria zibilen aurka zirkinik egin gabe darabilten “lur kiskaliaren” politikaren gainean arreta jarrarazteko deia. Haize kontra, beldurrean eta interes ekonomikoetan oinarritutako gerra bat amai dadin eskatzeko goratzen den ahotsa; eta hori guztia, Estatu Batuetan gehienen beldurrak babesturiko politika zalantzan jartzen duen oro antipatriotatzat jotzen den eta boikota egiten zaion une batean.

Picassoren maisulanaren aipamenek —gar horzdunak, harroturiko zurdadun zaldi baten presentzia eta, bereziki, bi konposizioetako erdiko bonbilla— Gernikan eta Faluyan bizitako egoeren paralelismoa nabarmentzen dute.

Hondamendiak eta tragediak eragindako adrenalinaren ondoren, denbora une batez gelditu, zarata moteldu eta irudiak bizi-bizi egin diren une batean eraiki da Fallujah. Lastaira batzuk, iraulitako mahai bat eta aulki bat, persiar alfonbra bat, oinetako batzuk, zaldi kulunkaria... horra etxean gelditzen diren objektu bakanak.

Armajanik lerro zuzen eta garbien bidez marrazten du kaosa. Bolumen sendoak ezegonkorrak dira aulki baten egitura arinak eusten dielako. Eskailera bere tokian dago, baina ez darama inora. Eta espazioak eraikitzeko erabilitako kristalaren gardentasunak hauskortasun sentipen bortitza ematen du. Goian, kaiola hutsik agertzen da su-garren artean. Eta, azkenik, nabarmena gertatzen da gizakirik ez egotea, eta paradoxikoki, horrek unibertsalako, presenteago egiten du gizakia. Izan ere, gutako edozein bizi ahal izango zen espazio arrunt eta ezagun horretan.

Siah Armajani AEBetan bizi da eta han lan egiten du 1960tik hona. Arte publikoaren ordezkari ezagunena da nazio artean eta bere lana artearen, diseinuaren eta arkitekturaren arteko erdiko gune batean kokatzen da. Boterearen irudia eta egitura kritikatzen ditu eta bere lanak testuinguru sozial batean erabiltzeko asmatzen ditu. Zubiak, zaldainak eta estalpeak topaketarako, gogoetarako edota irakurtzeko tokiak dira.

Fallujah ARTIUMen aurkezten da lehendabiziko aldiz, eta ondoren CDAN-era Huescako Artearen eta Naturaren Zentrora eramango da.

Erakusketaren ekoizleak:

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand