Erosketa Berriak, 2001-2002

Hasiera: Azteazkena, 05 Otsaila 2003

Amaiera: Igandea, 25 Maiatza 2003

Lekua: Ekialde Behekoa aretoa

Erosketa berriak, 2001-2002 erakusketan Arabako ARTIUMek azken urte hauetan erosi dituen artelanen sorta bat izango da ikusgai. 120 artelan baino gehiago sartu dira Zentro-Museoaren funtsetan, galerietan, azoketan edota enkanteetan erosita; baina gordailuen, dohaintzen eta ordainketaz emandakoen artean 200 pieza izan dira ia museoaren funts, lehendik ere aberatsak, osatu dituztenak.

Erosketa berriak, 2001-2002 erakusketan Arabako ARTIUMek azken urte hauetan erosi dituen artelanen sorta bat izango da ikusgai. 120 artelan baino gehiago sartu dira Zentro-Museoaren funtsetan, galerietan, azoketan edota enkanteetan erosita; baina gordailuen, dohaintzen eta ordainketaz emandakoen artean 200 pieza izan dira ia museoaren funts, lehendik ere aberatsak, osatu dituztenak.

Artelanen joan-etorri honek ARTIUMek sortu zenetik egin duen lan eskerga islatzen du; erakunde honek, izan ere, artea zabaltzeko eta artean hezitzeko dituen eginkizunez gainera, bere baitan gordetzen duen bilduma zabala handituz eta taxutuz joateko konpromisoa du, XX. mendearen hasieratik gaur arteko gure artisten interesa eta lana, eta beraz, gizarte baten kezken eta ametsen bilakaera islatzen duen bilduma zabala handitu eta taxutzekoa.

Erositako pieza asko jendeak ikusi ditu jadanik museoa zabaldu zenetik egin diren Bilduma Iraunkorraren bi erakusketetan, eta baita aldi baterako erakusketetan ere, Hain hurbil... Hain urrun. Pintura Alemanian eta Espainian, 1940-1960 erakusketan, esate baterako. Beraz, oraingo erakusketa honen helburua duela gutxi erositako artelanak erakustea da, inguruan gertatzen ari denaren eta egungo artistek gogoeta egiten duten gaien aniztasunaren berri emateko.

Antoni Muntadas-en lanak edota Fernando Illana-renak agerian uzten dute gaur egungo artistek gizarte-gaiekiko duten interesa; Magi Cardelús-ek edota Mira Bernabeu-k, berriz beren barruko mundu pertsonalera itzultzen dituzte begiak introspekziozko gaiak aztertzeko. Sorkuntza garaikidean ohikoa den beste baliabide bat ironia eta sarkasmoa dira, eta oso ongi adierazten dira Valentín Vallhonrat-en argazkietan; beste baliabide bat Alicia Framis-ek edota Luis Candaudap-ek egiten duten artearekiko berarekiko dauden jarrera berrien azterketa da. Era berean, erakusketa honetan nabaria da gaur egungo sorkuntzan erabiltzen diren tekniken aniztasuna, eta aniztasun horrek arteak eta artistek jarrai ditzaketen bideen ugaritasuna uzten du agerian. Hor ditugu pinturari leial Andrés Nagel edota Gonzalo Sicre, eta beren ondoan, beren lana burutzeko teknologia berriak erabiltzen dituzten Antoni Abad, la Ribot edota Pepo Salazar, esate baterako. Bi hitzetan esanda, gure artistek Vitoria-Gasteizen, Bilbon, Madrilen, New York-en, Berlin-en eta beste toki askotan egin dituzten, eta beren kezken erakusgai bat besterik ez diren 30 artelan baino gehiago.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand