Ganbara Erakusketa: Vicente Ameztoy

Hasiera: Ostirala, 25 Apirila 2003

Amaiera: Igandea, 31 Abuztua 2003

Lekua: Hegoa aretoa

Erakusketa hau, Arabako ARTIUMek antolatzen dituen Ganbera-Erakusketen sailekoa da. Era horretako erakusketeten asmoa museoko bildumaren funtsetan dauden artisten lanak beren kontestuan kokatzea da. Oraingo honetan erakusketaren aitzakia Vicente Ameztoyren bi lan dira, La familia izenez ezagutzen den olio pintura bat eta tintaz egindako marrazki bat, biak 1975ekoak.

Erakusketa hau, Arabako ARTIUMek antolatzen dituen Ganbera-Erakusketen sailekoa da. Era horretako erakusketeten asmoa museoko bildumaren funtsetan dauden artisten lanak beren kontestuan kokatzea da. Oraingo honetan erakusketaren aitzakia Vicente Ameztoyren bi lan dira, La familia izenez ezagutzen den olio pintura bat eta tintaz egindako marrazki bat, biak 1975ekoak.

Aipatutako lanak beren testuinguruan kokatzeko eta urte horietako Ameztoyren jarduera eta ibilbide artistikoa balioesteko, hamarkada berean egindako beste hamasei artelan bildu dira erakusketa honetan. Gehienak bildumagile publiko eta pribatuenak dira, gutxitan ikusi izan dira, beraz, jendaurrean, eta horrek interes handiagoa ematen dio erakusketari.

Esan liteke Vicente Ameztoy (Donostia, 1946-2001), pintzela eskuan zuela jaio zela, haurra zela hasi baitzen margotzen. Bost urterekin margotu zuen bere lehen koadroa, eta hamalau urte zituela egin zuen bere lehendabiziko erakusketa. Madrileko San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan sartzeko pintura ikastaroren bat egin baldin bazuen ere, bere prestakuntza artistikoa autodidakta izan zen ia erabat. Pinturaz gainera, eszenografiaren eta diseinuaren munduan ere saioak egin zituen.

Euskal pintore surrealista onenentzat jotzen da, eta bere lana anbiguotasun poetikoz eta irudimen originalez beterik dago, egikera zehatzekoa da, oso marraztua, eta amets kutsuko antzaldaketak gertatzen diren euskal paisaiak eta jendeak ugariak dira, non urtzen eta nahasten baitira gizatiarra eta landarezkoa, errealitatea eta fantasia. René Magritte belgiar surrealistaren eta Archimboldo, XVI. mendeko artista italiarraren eragina nabarmena da bere lan askotan.

Erakusketaren gai diren urteetan, 1970-1978 bitartean, natura eta familia dira Ameztoyren lanaren protagonistak. Irudiak ebaki, hustu eta hodeiez betetzen dira Magritten lanetan bezala, La familia-n esate baterako, edota lodiera eta mardultasun handiko gorputz begetal bilakatzen dira, barazkiz, belarrez, adarrez eta bestelako elementu naturalez betetako bost pertsonaia agertzen diren 1977ko Tríptico-n bezala. Landareek erretrataturiko pertsonaia batzuk mozorrotzen dituzten arren, mozorro berde horrek ez du giza-izaera biluztea eragozten, bere autoerretratuak edota bere emazte Virginiari egindako erretratuak ikusi besterik ez dago.

Pertsonaia irrealek, isiltasuna nagusi den eta denbora gelditu egin dela dirudien euskal natura esplizitoak, denboraz kanpoko ametsetako giro bat sortzen dute, Ameztoyren lan pertsonalaren ezaugarri berezia den edertasun kezkagarri eta iradokitzailea duena.

Eskerrak Virginia Montenegrori eta Virgina Ameztoyri, eta baita erakusketarako laguntza eman duten bildumagile publiko eta pribatu guztiei ere.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand