Arantzazuko Basilika

Hasiera: Osteguna, 10 Uztaila 2003

Amaiera: Igandea, 14 Iraila 2003

Lekua: Atari aretoa

Arkitektura eta eskultura Arantzazuko Basilikan. Aurreproiektua, proiektua eta eraikuntza (1950-55) erakusketak (ARTIUM Estetikazko Oharrak bildumaren barruan argitaratu den izen bereko liburuaren argitalpenari lagun egiten dionak), Frantziskotarren tenpluaren proiektuak aurreproiektu zenetik behin betiko itxuran eraiki zen arte jasan zituen eraldaketak ilustratzen ditu, Espainian arkitekturaren eta artearen bilakaeran oso garrantzitsua izan zen urte batzuetan. Liburuak eta erakusketak, neurri handi batean Espainia autarkikoaren lasta ideologikoaren pean egindako aurreproiektu batetik gerra ondoren modernotasunaren abiapuntutzat jo izan den eraikin batera gertatutako bilakaeraren arrazoiak dokumentatzen eta argitzen dituzte. Erakusketan bilakaera hori ilustratzen duten plano eta maketa ugari dago, Luis Laorgaren eta Francisco Javier Sáenz Oizaren familien artxiboetatik eta Arantzazuko Frantziskotarren konbentutik datozenak.

Arkitektura eta eskultura Arantzazuko Basilikan liburuak tenpluaren eta estatuen “eraikuntza prozesu konplexu eta zaila” du mintzagai, 1950ean oraindik ezezagunak ziren Madrileko bi arkitekto gaztek Luis Laorgak eta Francisco Javier Sáenz Oizak, eraikuntzarako aurreproiektuen lehiaketa bat irabazi zutenetik 1955ean inauguratu zen arte. Aurreproiektuak modernotasun-ukituak zituen eta Dominikus Böhn arkitekto alemaniarraren (20 eta 30eko hamarkadetan bere herriko arkitektura sakratuari espresionismo alemaniarraren indarra eta bizitasuna kutsatu zizkionaren) lanari erreferentzia ugari. Hala ere, egia esanda, basilika 1955ean amaitu zen bezala, 1950eko aurreproiektua eta 1951ko proiektua baino askoz modernoagoa zen. Eraldaketa horrek zedarri bihurtu du gerra ondoko arkitekturan eta artean, modernotasunaren abiapuntu.

Hona eraldaketa horien arrazoia: 1949an Estatu Batuekiko harremanak berpiztu zirenean Frankoren erregimenaren isolamendua hausten hasi zen, eta irekitze horrek, politikan eta gizarte kontuetan eragin handirik izan ez baldin bazuen ere, berehalako eragina izan zuen artean eta arkitekturan. 1951n aldatu ziren Arkitekturako Zuzendaritza Nagusiaren kontsignak; 1950 eta 1953 bitartean Espainiako arkitekturak berebiziko aldaketak ezagutu zituen, eta epe horretan aldatu zuten, hain zuzen ere, Laorgak eta, bereziki, Sáenz Oizak dagoeneko eraikitzen hasia zen lehen proiektua.

Bi arkitektoek egin ahala zuzendu zuten zuzendu ahal zen guztia (ezin izan zuten ezer egin gurutzadura eta absidea zituen nabe baten planta tradizionalarekin, hormak dagoeneko jasotzen ari baitziren). Frantziskotarren anaidiaren harridurarako, Oiza eta Laorga aldaketak sartuz joan ziren, bata bestearen ondoren, tenpluaren barruan (aldare nagusiaren argizuloa, arkuak, alboetako korridoreak, ganga, Ama Birjinaren gelatxoa) guztiz itxuraldatu arte. Kanpoko aldaketak ere nabarmenak izan ziren (fatxadako arkuak desagertu ziren eta estatua-multzoa erabat aldatu zen, kanpandorrea ere aldatu zelarik), askotan eta askotan Jorge Oteizaren eraginez.

Erakusketan ikusgai dauden plano, zirriborro eta argazkiek prozesu osoan zehar gertatutako eraldaketak ilustratzen dituzte, hasierako zirriborroen eta azkenean eraiki zen tenpluaren arteko kanpoko eta barruko aldeak, eta baita Jorge Oteizaren hasierako proposamenen eta artista gipuzkoarrak azkenean burutu zuen eskultura-lanaren artekoa ere.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand