Joan Fontcuberta. Euskaldunen Uhartea

Hasiera: Azteazkena, 04 Ekaina 2003

Amaiera: Igandea, 05 Urria 2003

Lekua: Ekialde Goikoa aretoa

Québec hiritik iparraldera 200 kilometrotara, San Lorenzo ibaiaren estuarioan dagoen uharte txiki bat da Euskaldunen Uhartea-ren, Joan Fontcubertak Arabako ARTIUMerako diseinaturiko proiektuaren abiapuntu. XVI. mendetik aurrera balearen arrrantzan eta salmentan jardun ohi zuten euskal arrantzaleen jomuga eta operazio-base izan zen uhartea.

Québec hiritik iparraldera 200 kilometrotara, San Lorenzo ibaiaren estuarioan dagoen uharte txiki bat da Euskaldunen Uhartea-ren, Joan Fontcubertak Arabako ARTIUMerako diseinaturiko proiektuaren abiapuntu. XVI. mendetik aurrera balearen arrrantzan eta salmentan jardun ohi zuten euskal arrantzaleen jomuga eta operazio-base izan zen uhartea.

Dokumentazioaren funtzioa eta estetika kritikoki berrikustea eta bere sinesgarritasunari eusten dioten baldintzak eztabaidatzea helburu duen erakusketa historiko-etnografiko baten itxuran aurkezten da Euskaldunen Uhartea. Eta aldi berean, ikusle gehienentzat ezezagunak diren euskal historiaren zenbait pasarte kontatzea eta gogoraraztea da proiektuaren beste helburua.

Bisitariek urrutiko toki eta aldietara bidaiatuko dute erakusketa museografiko klasiko baten bidez, zeinak espedizio baten testuingurua berregiten duen, objektu arkeologikoen, mapa eta grabatuen, maketen eta balea baten hezurdura osoaren bidez. Gaiari buruzko informazioa emateaz gainera, girotze eszenografiko horrek agerian uzten du nola museoan erakutsitako objektuak handitzen eta ia sakratu egiten diren publikoak euskal iraganaren benetako sinbolo gisa ikus ditzan. Espazio horren aurrekari gisa eta proiektua ulertzeko oinarrizko giltza, izaera sasi-dokumentala eta ironia handia duen artistaren argazki sorta bat –zenbait diziplina zientifikoren ingurukoa, zoologia edota antropologia, esate baterako– dago ikusgai. Lan horien anbiguotasunaren eta tonu parodikoaren helburua, bisitariengan Euskaldunen Uhartea-ren egiazkotasunari eta zinezkotasunari buruzko zalantza sorraraztea da.

Joan Fontcuberta (Bartzelona, 1955) polifazetikoa, artista izateaz gainera, erakusketa-komisario, idazle eta irakasle da. Bere lanaren ezaugarri nagusiak espiritu kritiko eta ironikoa, eta argazki-dokumentuaren izaera eta honen mintzaiaren mugak aztertzerakoan duen erradikaltasuna dira. Berak dioen bezala, artista faltsutzailearen omena du, eta bere estiloaren muina ez datza bere kamerarekin ezaugarri formal batzuk islatzean, argazkia zer den eta zer izatera irits daitekeen gaiaren inguruan zalantza piztarazteko borondatean baizik.

Argazkigintza den arren errealitatea islatzeko tradizio luzeena duen adierazpidea, Fontcubertak ideia hori zalantzan jartzen du eta bere lanaren bidez adierazten du testuinguru soziokulturalak modu erabakiorrean baldintzatzen duela irudiez egiten den irakurketa. Aurreko serieetan (Herbarium, Fauna, Moby Dick...) diziplina zientifiko eztabaidaezinen (botanikaren edota zoologiaren) zorroztasuna eta itzala zalantzan jarri zuen berak manipulatutako errealismo handiko argazkien bidez. Fontcubertaren ibilbide artistikoa Surrealismoarekin –zeinetatik jasotzen baitu bere alde kritikoa eta ironikoa–, eta arte kontzeptualarekin –zeinarekin bat baitator bere alde analitiko, hotz eta zerebralean–, loturik dago.

Zoologia, botanika, astronomia edota historia bezalako diziplinak estali eta itxuraldatu egiten dira Joan Fontcubertaren kameran, eta azkenik biluzturik eta beren sinesgarritasunaz eta balioaz gabeturik gelditzen dira. Irudien azti honen eskuetan ezer ez da dirudiena... ba ote da Euskaldunen Uhartea?

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand