Bodegas Baigorri. Arkitektura eta enologia

Hasiera: Osteguna, 25 Iraila 2003

Amaiera: Igandea, 30 Azaroa 2003

Lekua: Atari aretoa

Arabako ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Bodegas Baigorri. Arkitektura eta enologia erakusketa aurkeztu du (Atari aretoa, irailaren 25etik azaroaren 30era), Iñaki Aspiazu arkitektoaren diseinu paregabearen xehetasunak azaltzen dituen erakusketa, Aitor Ortiz-ek egindako argazki sorta hautatu baten laguntzaz. Bodegas Baigorri-k Samaniegon duen konplexu berriaren zatirik handiena lur azpian dago, ARTIUM museoa bera bezala, paisaiarekin integratuz eta kanpoko aldera kristalezko kaxa bat baizik agertzen ez duela. Barruan, grabitateak zuzentzen du upeltegiko jarduna, espazialtasuna eta bertigoa bisitariaz jabetzen diren bitartean. Bestalde, Aitor Ortiz, nazioartean proiekzio handienetakoa duen euskal argazgilari gaztearen argazkiek eraikinaren monumentaltasuna eta berezitasuna nabarmentzen dute. Bodegas Baigorri. Arkitektura eta enologia erakusketa, Arabako ARTIUM antolatzekotan dabilen Arabako Errioxako arkitektura bereziei buruzko erakusketa sail batean lehendabizikoa da. Erakusketa honek Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailaren babesa du.

Bodegas Baigorri, upeltegiaren sustatzaile den Jesus Baigorrik eta Iñaki Aspiazu arkitektoak proiektua aztertzen eta lantzen eman duten aldi luze samar baten emaitza da. Upeltegiaren tankera arkitektonikoa zehaztu duen funtsezko elementua grabitatea da, mahatsaren tratamenduan bereziki makinak erabili behar ez izateko laguntzaile nagusia baita. Arkitektura paisaian integratu izana da upeltegiaren morfologiaren beste ezaugarri bat. Lur azpian egina, eraikina tokiaren orografiari egokitzen zaio eta kanpora zati txiki bat besterik ez du azaltzen: arkitekturak kokatuta dagoen inguruarekiko errespetuzko jarrera agertzen du.

Beirazko kaxa huts batetik sartzen da bisitaria upeltegira, eta bertatik inguruan dauden mahastiak ikus daitezke beren zabaltasun osoan. Beherantz joanez, eta dagoeneko lur azpian, upeltegiak berezkoak dituen lan batzuk eta besteak maila desberdinetan antolatuta daude, funtzionala izatez gainera ardogintzaren prozesuari dagokionez txit didaktikoa ere baden era batean. Espazioari jarraitasuna ematen dioten, hesi arkitektonikoak ekiditen dituzten eta arkitektura bere osotasunean hauteman eta gozatzeko aukera emateaz gainera ekoizpen prozesua modu dinamikoan ulertzen laguntzen duten arrapala batzuen bidez lotzen dira maila batzuk eta besteak. Upelak dauden nabearen ondoan, gangadun espazio bat dago, upeltegiaren egoitza soziala, aldi berean kanpoaldea eta upelak ikusteko aukera ematen duena.

Erakusketan eraikinaren planoak, barru aldeko argazki sorta bat, Aitor Ortiz-ek eginak, upeltegiaren maketa bat eta beste material batzuk izango dira ikusgai, eta horren guztiaren bidez eraikin berezi bat ezagutu ahal izango da, zeinetan eraikuntzazko xehetasunek protagonismoa galtzen duten ardoa egiteko sistema arrazional baten zerbitzura dauden funtsezko lanabes izateko.
Iñaki Aspiazuren proiektua testuinguru berezi batean garatu da. Hain zuzen ere ardo-eremu batzuetan eta besteetan, Errioxako Jatorrizko Deitura dutenen esparruan batik-bat, ekoizpen-zentroak arkitektura berezietan kokatzearen aldeko apustua egin da. Hala gertatu da, adibidez, honako hauetan: Bodegas Marqués del Riscal (Frank Gehry), Bodegas Ysius (Santiago Calatrava), Bodegas Chivite (Rafael Moneo), Bodegas Enate y Álvaro Palacios (Jesús Manzanares), esate baterako.

Iñaki Aspiazu Bergaran jaio zen 1955ean, baina bere zeregin profesionala Vitoria-Gasteizen duen estudioan garatzen du. Bodegas Baigorrirentzat egindako proiektua bere lan garrantzitsuenetako bat da. Baina Aspiazuk burutu ditu beste proiektu aipagarri batzuk ere, esate baterako Vitoria-Gasteizko Justizia Jauregia (1990), EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea Arabako Kanpusean (1987), edota, ardoaren mundura itzuliz, Bodegas Mugaren dorrea Haron (1998).

Baina arkitekto polifazetiko hau, gainera, urbanizazio eta zaharberritze proiektu askoren egilea da; azken horien artean, Vitoria-Gasteizko Udal Artxiboarena (1986), Zegamako zuraren Museoarena (2002) eta, aipamen berezia merezi duten Bergarako eta Iurretako bi garai historikoena (1983 eta 86). Iñaki Aspiazuren proiektua izan zen gainera Arabako hiriburuko ingurabide zaharra birrantolatzeko lehiaketa ofizialaren irabazlea (1990), proiektu hori azkenean aurrera eraman ez baldin bazen ere. Azkenik bi aldiz jaso du EHAEOren Arabako delegazioaren Olaguibel Saria (1985 eta 89).

Aitor Ortiz, berriz, 1971n Bilbon jaioa, nazioartean ezagunenetakoa den euskal argazkilari gaztea da. 2002an Argazkigintzako ABC Saria jaso zuen, 2001ean Alejandriako XXI. Bienaleko Sari nagusia eta PhotoEspaña '00 lehiaketan aipamen berezia Argazkilari Aurkitu Berri gisa, eta oro har, Ortizek prestigio handia lortu du era bateko eta beste arkitekturen argazkilari gisa. Bere alde sortzaileenean, irudiak deseginez eta berreginez arkitekturazko espazioak testuingurutik ateratzea, eskala eta erreferentziak galduaraztea bilatzen du.

Aitor Ortizek, bestalde, Arabako Foru Aldundiak argitaratutako Araba, gure ondarea (2002) liburuaren irudiak, Guggenheim Bilbao Museoaren eraikuntzari buruzko argazki bilduma (1995) egin ditu, besteak beste. Bere lana Arabako ARTIUMen, Guggenheim Bilbao-ren, IVAMen edota Cuencako Elektrografiako Nazioarteko Museoan, eta abarretan aurkitzen da. Aitor Ortizek Madrilen, Bartzelonan, Munichen, Kolonian, Txinan edota Alejandrian izan du bere lana ikusgai.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand