Gure Artea

Hasiera: Azteazkena, 08 Urria 2003

Amaiera: Igandea, 18 Urtarrila 2004

Lekua: Iparra Aretoa

ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Gure Artea (Iparra aretoa, urriaren 8tik urtarrilaren 18ra) erakusketa aurkezten du. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bi urtez behin antolatzen duen izen bereko lehiaketan sarituak izan diren artistek berriki ekoiztutako lanak aurkeztuko dira. José Ramón Amondarain-en margolan eta marrazkiek, Jon Mikel Eubaren horma-marrazkiek eta Pepo Salazarren bideo-instalazioek osatzen dute erakusketa hau, zeinetan hiru sortzaileek beren ikerketa artistikoen bidean sakontzen duten. Lehendabiziko aldiz aurkezten du ARTIUMek Gure Artean saritutakoen erakusketa, baina etorkizunean erakusketa horien egoitza bakarra izateko asmoa du. Erakusketa lehendabiziko aldiz eramango da, gainera, Espainiatik kanpo, Berlingo Künstlerhaus Bethanien-era zehazki, 2004ko otsailean eta martxoan.

ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Gure Artea (Iparra aretoa, urriaren 8tik urtarrilaren 18ra) erakusketa aurkezten du. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bi urtez behin antolatzen duen izen bereko lehiaketan sarituak izan diren artistek berriki ekoiztutako lanak aurkeztuko dira. José Ramón Amondarain-en margolan eta marrazkiek, Jon Mikel Eubaren horma-marrazkiek eta Pepo Salazarren bideo-instalazioek osatzen dute erakusketa hau, zeinetan hiru sortzaileek beren ikerketa artistikoen bidean sakontzen duten. Lehendabiziko aldiz aurkezten du ARTIUMek Gure Artean saritutakoen erakusketa, baina etorkizunean erakusketa horien egoitza bakarra izateko asmoa du. Erakusketa lehendabiziko aldiz eramango da, gainera, Espainiatik kanpo, Berlingo Künstlerhaus Bethanien-era zehazki, 2004ko otsailean eta martxoan.

Gure Artea-k 900 m2ko azalera hartzen du gutxi gorabehera Iparra aretoan, eta artista bakoitzak bere espazioa izango du bere lanak erakusteko, ibilbidearen jarraitasunaren barruan. Erakusketa José Ramón Amondarainen (Donostia-San Sebastián, 1964) formatu txikiko marrazki talde batekin abiatzen da, margolariaren eta margolaritzaren inguruan gogoeta egiten duten lan figuratiboak, eta ikuslea izkina igarotzean agertuko zaizkion sei margolan erraldoiak ikusteko prestatzen dutenak.

Amondarainek berezkoa duen eklektizismoaren barruan, lan hauek abstrakziotik (betiere atzean irudi “erreal” baten erreferentzia dutelarik), erreferentzia pertsonalak dituen figuraziora igarotzen dira (gitarra bat), edota museoaren aipamenak erakusketa garatzen den espazioa den aldetik. Azkenik, artistak sorkuntza prozesuari buruzko gogoetari heltzen dio berriro, bi margolanetan aurretik oliozko (margolaritzaren lehengaia) masa baten gainean egindako eskultura bat irudikatuz, non errealismoak abstrakzioarekin jolas egiten baitu.

Ondoren, Gure Artea-k Pepo Salazarren (Vitoria-Gasteiz, 1972) argi-kartel handi bat aurkezten du, Ironmaiden musika taldearen izenetik abiatuta sortua. Kartel horren ondotik bideo-instalazio bat dator, hiru proiekzio desberdinek osatua (bi ARTIUMen bertan filmatuak). Salazarrek bere belaunaldiaren eta jarduera artistiko garaikidearen kodeen erreferentziak eginez jarraitzen du: pertsonaia gazteak aurkezten ditu jarrera biolentoak eta keinu sortzaileak nahasten dituzten egoeretan.

Azkenik, Jon Mikel Eubak (Zornotza, 1967), formatu handiko marrazki sorta bat sortu du Gure Artea-rentzat, bere azken ekoizpen bideografikoetako bati (Gatika doble final) buruzko “story board” antzeko bat. Bi bideok osatzen dute Gatika una doble acción final colectiva izeneko instalazio erraldoi gisako multzo hori, dagoeneko aipatu den Gatika doble final delakoak eta Good dog-ek. Testuingurutik kanpo kokaturik, mezuen anbiguotasunagatik eta hurbileko gertakizunen ustezko erreferentziengatik, amaiera biolentoa izan dezaketen egoeren erreferentziengatik, batik bat, erreferentzia hurbila, eragiten duten ezinegona izaten jarraitzen duen irudiak eta elkarrizketak aurkezten ditu Eubak.

Soslaiak
Amondarain, Euba eta Salazar Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak arte plastikoekin zerikusia duten diziplina batzuen eta besteen garapena sustatu eta suspertzeko bi urtez behin antolatzen duen Gure Artea lehiaketaren azken edizioaren irabazleak izan ziren. Gure Arteak, era berean, euskal artisten eta beren lanen zabalkundea erraztu nahi du. Hiru autoreek ibilbide artistiko sendoa dute, eta duela gutxi egin dituzte erakusketak Espainiatik kanpora: Jon Mikel Eubak Berlingo Kunstlerhaus Bethanien delakoan, Pepo Salazarrek Veneziako Bienalean, eta José Ramón Amondarainek Berlingo Art Forum-en.

1988an bere lehen bakarkako erakusketa Baionan aurkeztu zuenetik, José Ramón Amondarainek Berlinen, Frankfurten, Madrilen, Bartzelonan, Zaragozan eta Bilbon erakutsi ditu bere lanak. Bestalde, bilduma publiko eta pribatu askotan aurki daitezke bere lanak, besteak beste, Arabako ARTIUMekoan, Reina Sofía museoan, Fundación Marcelino Botín-en, Fundación La Caixa-n edota Amsterdam-eko Peter Stuyvesant Foundation-en, batzuk aipatzearren.

Jon Mikel Eubak Bilbo, Arteleku eta Berlin artean jaso du prestakuntza, eta 1996tik aurrera bakarkako eta taldeko erakusketa ugaritan erakutsi du bere lana: Berlinen, Bruselan, Venezian, Salamancan, Madrilen, Donostian eta Bilbon, besteak beste. ARTIUMek eta Fundación Tàpies-ek elkarrekin ekoiztu dute Eubaren azken erakusketetako bat, joan den otsaila arte Gasteizko museoan ikusi ahal izan zen K.Y.D. Kill'em All.

Azkenik, Pepo Salazar instalazioak, bideoak eta performanceak eginez hasi zen 1989an. Harrezkero, bere lanak Duisbourg-en, Florentzian, Venezian, Madrilen, Bartzelonan, Santiagon, Bilbon eta Gasteizen.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand