Dalíren aztarnak

Hasiera: Azteazkena, 2004(e)ko Azaroaren 10a

Amaiera: Igandea, 2005(e)ko Otsailaren 27a

Lekua: Ekialde Goikoa aretoa

ARTIUMek, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Dalíren aztarnak erakusketa aurkeztu du (Ekialde-Goikoa aretoa, otsailaren 27 arte). Kultur Oroitzapenen Estatuko Sozietateak (SECC) antolatu du arabar museo honekin, Madrilgo Reina Sofía Arte Zentroko Nazio Museoarekin eta Gala-Salvador Dalí Fundazioarekin elkarlanean. Erakusketa hau SECC-ek Salvador Dalíren jaiotzearen mendeurrena gogora ekartzeko antolatu dituen programaren barruan dago, eta kataluniar artistak 1927 urtea (orduan egin zituen Aparato y mano eta La miel es más dulce que la sangre) eta Gerra Zibilaren bukaera bitartean espainiar artean izan zuen eragin handia agerian uzten du. Dalíren “aztarna” horiek nabarmenak dira, bai formaren aldetik, bai semantikaren aldetik, Gasteizen ikusgai dauden ia ehun piezetan. Hogeita hamar artista ingururenak dira, besteak beste, Benjamín Palenciarenak, Moreno Villarenak, Maruja Mallorenak edota Federico García Lorcarenak, batzuk aipatzearren. Jaime Brihuega izan da Dalíren aztarnak erakusketaren komisarioa. Gasnalsa izan da Vitoria-Gasteizko aurkezpenaren babeslea.

1927tik aurrera eta nazioarteko modernitatearen sintonia bisual batzuetan eta besteetan ibilbide luzea egin ondoren, Salvador Dalíren lanak surrealismoaren bidea hartu zuen behin betiko. Orduan margotu zituen "Aparato y mano" eta "La miel es más dulce que la sangre". Oso prestakuntza-prozesu biziaren amaiera izan zen, eta poetika hori jaso zuenean Federico García Lorca izan zuen bide-lagun. 1929an eta Max Ernst, Arp, Tanguy eta Mirórekin elkarrizketan zeuden esperientzia plastiko ugari burutu ondoren, baita artea ukatzen zuen katarsi probokatzailea erakusten zutenak ere, bere hizkuntza bisuala behin betiko mamitu zen. Horren lekuko dira helduaroko zenbait lan, "El gran masturbador", "Monumento imperial a la mujer niña", "Los primeros días de la primavera" eta "El hombre invisible", besteak beste.

Une horretan Dalí Parisera joan zen bizitzera, bete-betean sartu zen mugimendu surrealistan eta erreferentzia bihurtu zen penintsulako abangoardiako artistentzat, Picassorekin, Grisekin edota Mirórekin batera.

1929tik aurrera, surrealismo plastikoa asko zabaldu zen penintsulan, halako eran non gerra zibilerainoko abangoardia artistikoaren bide nagusietakoa izan zen. Espainiar surrealismoaren norabide batzuk eta besteak bideratu zituzten erreferenteak asko izan ziren arren, Dalíren formek protagonismo ukaezina izan zuten. Batzuetan forma horiek hitzez-hitzeko aipamenaren izaera izan zuten, beste batzuetan, sorkuntza-dialektiko sakoneko termino poetikoarena. Nolanahi dela ere, presentzia bizia izan zuten penintsulako artearen adierazpen askotan, bai Katalunian, bai Aragoien, Tenerifen edota hogeitamarretan penintsulako geografia osoan zabalkunde handia izan zuen “Vallecas-eko poetika” haren alde garrantzitsuetan ere.

Erakusketa honetan Dalíren “aztarna” horiek 1927tik gerra zibilaren bukaerara espainiar artean osatzen duten mosaikoa berregin nahi da, gerra ondoan izan ziren epigonoen arrasto garrantzitsuei ere sinbolikoki jarraituz.

Horretarako ehun lan baino gehiago bildu dira, honako egile hauenak: Alberto, Mariano Andreu, Arissa, Caballero, Castellón, Ciria, Clavé, Federico Comps, Cristòfol, Óscar Domínguez, Luis Fernández, Esteban Francés, Galvache, García Lamolla, García Lorca, Emili Godes, González Bernal, González de la Serna, Juan Ismael, Lasso, Lekuona, Dora Maar, Maruja Mallo, Marinel.lo, Josep Masana, Massanet, Margaret Michaelis, Moreno Villa, Ortiz Echagüe, Palencia, Pla Janini, Planells, Miguel Prieto, Quirós, Renau, Rodríguez Luna, Sandalinas, Jaume Sans, Pablo Sebastián, Ucelay eta Violarenak.

Diskurtso bisuala 8 ataletan banatu da:
· AZTARNA BERBERAK atalean Federico García Lorcak Dalírekin batera jaso zituen surrealismoaren gakoak erabiliz egin zituen lan plastikoak biltzen dira.
· Haitzen, maskorren edota harribilen Dalírekin elkarrizketa nahasian, LURRAREN AZTARNAK atalean surrealismoa telurikotasuneranzko joeran errotu zuten esperientziak biltzen dira. Edota gure kulturaren nortasun moderno eta aldi berean bereizgarria biltzen zuen naturaren esperientzia batekin partekatu zutenak.
· ISPILU BATEKO AZTARNAK atalean Dalíren irakaspenei itsumustuan jarraitu zitzaizkienen esperientziak ditugu.
· AZTARNAK AIREAN atalak, ikus-mintzairaren era guztietako joerak biltzen ditu, eta espazioaren hiru dimentsiotako okupazioa da bere argumentua. Eskulturaren atala da, beraz.
· Bere izaera biomorfikoak ematen dituen posibilitate ugarien bidez, AZTARNAK BIGUNTASUNEAN atalak Dalíren mintzairaren ezaugarri formal ezagunenetako baten eragina ilustratzen du.
· AZTARNAK LERROAN atalaren argumentua marrazkiaren grafismo kolore bakarra da.
· AZTARNA GAINJARRIAK atalean gure artistak ere Dalíren poetikarekin nola elkarrizketan egon ziren erakusten da collagearen eta fotomuntaketaren bidez.
· Azkenik, AZTARNAK ARGITAN atalean Espainian erakusketa honen lurralde argumentalarekin eta formalarekin lotura izan zuten argazkiak biltzen dira.

Antolatzaile: Laguntzaile: Babeslea:

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand