Norabideak. Bilduma III

Hasiera: Osteguna, 2004(e)ko Martxoaren 18a

Amaiera: Azteazkena, 2004(e)ko Urriaren 13a

Lekua: Hegoa Aretoa

ARTIUMen funtsak txandaka, aldi baterako eta aberastuko duten eta begirada berriak ekarriko dituzten ikuspuntu batzuen eta besteen arabera erakusteko konpromisoari leial izanik, hirugarren bertsio bat aurkezten du museoak: Norabideak. Bilduma III. Bilduma iraunkorraren aurkezpen berri hau, analisi sakon baten emaitza, bidaiaren, ibilbidearen, norabidearen, hots, artistak beren bizitzan zehar jarraitzen zaizkien bideen ideiaren gainean eratu da. Horregatik, erakusketan, museoaren Hegoa aretoan kokaturik, bilduman bi lan edo gehiago dituzten artista sorta baten lanak izango dira ikusgai –XX. mendearen lehen hamarkadetatik hasi eta gaur arte–, lan horiek elkarrekin erakutsita, artista bakoitzak hartu dituen norabideak ezagutzeko aukera izango du ikusleak.

Artearen eta artisten beren historia abiapuntuz eta helmugaz, gurutzaketez eta birez beteta dago. Edozein artistak, bere bizitzan zehar norabide zehatzik gabeko eta aurretik finkatu gabeko –agian sumatutako– bide bat egiten du, geroago artelanetan, jarreretan edota era bateko eta besteko proposemen, betiere bakar eta pertsonaletan gauzatuko den bidezidorretara daramatenak. Batzuek, aurretik jakin ezin daitekeen ibilbidekoak, aldaketa zorrotzak eta biziak izaten dituzte, esate baterako, figuraziotik abstrakziora igarotzen dira denbora laburrean; beste batzuen bilakaera zuhurragoa eta lasaiagoa da, beren bidea lauagoa eta bareagoa da. Ez dira gutxi etengabeko bilaketan, pintura nahiz eskultura alde bat uztea erabakitzen duten artistak –aldi baterako behintzat– hizkera berriagoei heltzeko, argazkigintzari nahiz bideoari, esate baterako. Batzuek, besterik gabe, gehien interesatzen zaiena edota gehien komeni zaiena mailegatzen dute bitarteko horietatik beren mugak zalantzan jarriz. Interesgarria da, era berean, tenkina bati eta/edo hizkera bati leial jarraitzen duen artista-taldea ere, ibilbide lasaiago eta linealagoarekin. Hamaika interes, baldintza, obsesio eta gogoeta dira egile bakoitzaren norabidea eta xedea zehazten dutenak.

Artistak sortzerakoan egiten duen bide gorabeheratsuaren berri emateko gogoz, Hegoa aretoa, erakusketa honetarako erabat aldatua, laberinto baten eran eta era nahasgarrian eskainiko zaio ikusleari. Espazio batzuetan eta besteetan, lanen bategatik, gairen bategatik, egiteko moduren bategatik edota belaunaldi jakin baten interesengatik, beren artean loturak dituzten egileak bilduko dira. Lehen bi eremuetan, artista horien ibilbide bakoitzean bezala, gure arte garaikidearen hasiera eta oraina kokatzen da. Bertan, hasi ziren bidearen arrastoak ikusiko ditugu eta noizbait porturatu ziren tokia. Erakusketan barrena ibili ondoren, ikusgai dauden artisten ibilbidea ulertzen lagunduko duten datu interesgarri sorta batean sakontzeko bidea ematen duen dokumentazio gela bat izango da.

Norabideak. Bilduma III erakusketak gure garaiko artearen ikuspegi irekiagoa eta orokorragoa eskaintzen du, gainera: ez dago maisu handien eta artista txikien hierarkiarik erakusteko orduan, eta ez da genero, estilo edo teknika jakin bat handiesten edota gutxiesten. Helburua, artearen norabideak amaigabeak izan daitezkeela nabarmentzea da, eta bidea, bilatuz, esploratuz, bitartekoak, hizkuntzak eraginak eta era guztietako bizipenak konbinatuz egiten dela. Ideien, formen, adierazpen-kodeen mundua ikertzen duten artearen menturazaleen mapa bat da, azken finean, beren denbora modu gordinean islatzen dutenak, eta horrexegatik, batzuetan kokatzen zailak. Guztien artean XX. eta XXI. mendeko gure herriko artearen errealitatea osatzen dute, baina munduko edozein zokotara eraman ahal izango lirateke.

Komisariotza eta koordinazioa: Bilduma Iraunkorraren eta Analisi Artistikoen Saila
Muntaketa: Arteka, S.L.
Aseguruak: Aón Gil y Carvajal

Eskerrak Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-ri, Gasteizko Udalari eta Guillermo de Osma galeriari.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand