Bidluma bere testuinguruan. 1973-1985

Hasiera: Osteguna, 28 Urria 2004

Amaiera: Igandea, 09 Urtarrila 2005

Lekua: Iparra aretoa

ARTIUM-ek, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak “Bidluma bere testuinguruan. 1973-1985” erakusketa aurkeztu du (Iparra aretoa, urtarrilaren 9ª arte), espainiar artearen errotiko aldaketa eta irudi eta egitura berrien sorrera ezagutu zituzten urteen atzerako begirada. Denboraz demokraziarako trantsizioarekin batera gertatu zelarik, artearen panoraman gertatu zen aldaketa ez zen erreforma izan, benetako etena baizik, Europa osoan ikusi ziren mugimenduen antzekoa, eta haiek ere aldaketa sozial eta politikoez inguraturik gertatu ziren- ARTIUMek ekoiztu eta Bilduma Iraunkorraren Sailak komisariatu duen erakusketa honek Espainian aldi baten bukaeraren eta beste baten hasieraren protagonista izan ziren artisten 60 lanekin dokumentatu du aldi hau.

ARTIUM-ek, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak “Bidluma bere testuinguruan. 1973-1985” erakusketa aurkeztu du (Iparra aretoa, urtarrilaren 9ª arte), espainiar artearen errotiko aldaketa eta irudi eta egitura berrien sorrera ezagutu zituzten urteen atzerako begirada. Denboraz demokraziarako trantsizioarekin batera gertatu zelarik, artearen panoraman gertatu zen aldaketa ez zen erreforma izan, benetako etena baizik, Europa osoan ikusi ziren mugimenduen antzekoa, eta haiek ere aldaketa sozial eta politikoez inguraturik gertatu ziren- ARTIUMek ekoiztu eta Bilduma Iraunkorraren Sailak komisariatu duen erakusketa honek Espainian aldi baten bukaeraren eta beste baten hasieraren protagonista izan ziren artisten 60 lanekin dokumentatu du aldi hau.

Gaur egun museoak eta arte zentroak definitzen dituzten eztabaidetako bat ikuspegia-aldamenean dagoena dualtasuna da. Egun hauetan, arruntean, aldamenekoa, hurbila baino honago dagoena da arte garaikidea interpretatzeko eta zabaltzeko lanaren praktika oinarritzen den zutoinetako bat. Hori da zuzena, hala ere arrisku bat izan dezake: denboraren iraganaren isurian galtzea eta iraganaren ikuspegi amestuak, zatikakoak edota okerrak ematea, eta hura izango da, azkenean gure historiaren neurri doia emango diguna.

Azken 29 urte hauetan, Arabako Arte Ederren Museoan lehendabizi eta 2002. urtetik aurrera ARTIUMen artelanen bilduma zabal bat eratuz joan da, Espainiako arte moderno eta garaikideko mende oso baten adierazgarri eta lekuko. Esan daiteke bilduma hori espainiar gizarteak bizi izan dituen gorabeheren lekuko izan dela bilduma hori, eta ez gara kulturazko gorabeherez ari bakarrik, gaur egun garenak egin gaituzten guztiez baizik. Beraz, gure gizartea sakon markatu duten gertakizunak ulertzeko beharrezkoak diren arrasto batzuk ematen dizkigu bildumak.

Nabarmendu beharra dago ARTIUMen bilduma den ondare-erreserba bildu eta osatzeko prozesua bidegurutz askotan aurkitu dela, gizartea bera bezala, eta are gehiago Espainian, non hirurogeietako hamarkadatik laurogeien erdi aldera arte historikoki trantsizioa esan izan zaion errotiko aldaketa gertatu zen.

Horren ondorioz, hirurogeita hamarren bukaera aldera espainiar arteak eten bat izan zuen, mamia eta azala aldatu zituena, halako eran non 1980tik aurrera lehenagokoarekin zerikusirik ez duen aldi batez mintzo baikaitezke. Halakoa izan zen etena ta hain azkar gertatu zen, orduan berdan dagoeneko Espainiako artearen boom-az hitz egiten hasi baitzen. Dena aldatu zen. Ehundaka artista sortu ziren, hamarnaka galeria eta erakunde-bilduma zabaldu ziren, arte garaikideko zentroak eta museoak diseinatu ziren, Arco sortu zen, artek zuen botere mediatikoaren paradigma, laburbilduz, espainiar trantsizio politiko eta sozialaren kideko deribazio gisa azaldu zen panorama bat aurkeztu zitzaigun. Eta definizio horrekin jarraitu dugu gaur arte.

Alabaina, tokiko testuinguruan ulertu behar da soilik espainiar artearen metamorfosia? Ez al zen mendebaldeko munduan oro har, une hartan bertan, antzeko zerbait gertatu, hau da, modernitate ideia posmodernitate bilakatuz? Ez al zigun mendebaldeko arteari eragin zionak guri ere eragin? Gizarte aurreratu eta demokratikoek ere ez al zuten halako trantsizio soziopolitiko bat izan 1973ko petrolioaren krisialdiarekin hasi, eta blokeen sistemaren gainbehera eta idustriaondoko gizarte bilakatzerainoko hartan?

Guk baietz uste dugu eta erakusketa honek hori aztertu nahi du. Ez dugu ukatuko Espainian gertatu zen aldaketak baikortasun geruza bat ezarri zionik artista askori beste gizarte batzuetan –italian edota Alemanian, esate baterako– modernitatearen bukaera ekarri zuen inozotasunaren galerarekin garatu zen giro ziniko, dramatiko eta atsekabetuaren aurrean. Artearen sistema, gure garaiaren islada, fenix hegaztiaren antzera birsortu zen, goitik behera berregin zen, eta artea berriz, dekonstrukzio prozesu bat izan zuen. Kontzeptuzko arteak hirurogeietan eta hirurogeita hamarretan zabaldu zuen iheskortasun sentipenaren ondoren, 1980tik aurrera berriz ere objetual bilakatzeko beharra sortu zen eta pintura eta eskultura agertu ziren berriz ere eta, geroago, sortzeko sistema berriak berrikuste eklektiko batean, bai formari eta bai arrazoibideari dagokienez.

Espainian ere geure epifania izan genuen 1972ko Iruñeako Topaketetekin, azken abangoardiako sortzaileen bilera diziplinanitza. Hori da erakusketaren atarikoa. Topaketak izan ziren une hartan lanean zeuden nazioarteko artista garrantzitsuenak biltzeko lehen aukera, eta gainera, shock handia izan zen espainiar sortzaileen belaunaldi berriarentzat. Bertan ez zen abangoardien taldeetako kideetatik eta jarraitzaileetatik, berrogeita hamarretan eta hirurogeietan famatu egin ziren artistetatik bakar bat ere egon. Euskal Herriko artean ere funtsezko aldaketa ekarri zuen, Oteizaren idatziek nortasun propio baten bilaketan –Euskadiren egoera politiko bereziak oso baldintzatua– izan zuten eragin handiak ñabartua bazen ere. Hamabost urte geroago, 1987an, erakusketaren epilogoa, egoera guztiz bestelakoa da. Hasieran parte hartu zuten antzezleei beste batzuk gehitu zitzaizkien, itxural aldatu egin ziren eta epe horretan aldi baten heriotza, beste mundu baten sorrera, goren unea eta desengainuaren hasiera bizitzeko astia izan zen.

Erakusketa honetan bi hamarraldi horietako arteaz gainera bien arteko mugan gertatu zena ekartzen da gogora.

Hori dela eta hiru espaziotan banatu da erakusketa: lehendabizikoak 197etik 1975rako tartea, diktadorea hil zen urtea, hartzen du. Bigarrena 1976-1982 bitartean kokatzen da, orduan egin zen espainiar artista gazteen lanak lehen aldiz erakutsi ziren Kassel-eko Dokumenta eta Espainian “Por el cambio” (Aldatzeko) lelopean ezkerrak irabazi zituen hauteskundeak. Eta hirugarrena 1983-1987 bitartekoa, lehen aldiz gizartean, kulturan eta politikan halako neke bat nabaritzen hasi zen garaia.

ARTIUMen gordetzen den bilduma prozesu horren lekuko bikaina da eta erakusketa honetarako bertako lan sorta bat hautatu da, zeinen artean deskribatutako gertakizun askotan giltzarri izan ziren piezetako batzuk aurkitzen diren.

Begirada hau osatzeko gertakizun horien testuingurua marrazten duen espazio bat dago. Bertan garai hartako gertaera garrantzitsu askoren lekukoak ikusi, irakurri edota entzun daitezke, dokumentalen, pelikulen, katalogoen, musikaren eta abarren bidez eta bilduman dauden garai hartako beste artelan batzuek presentzia grafikoa aurki daiteke, 400 pieza baitira guztira eta Iparra aretoan ez baita multzo horren zati txiki bat baizik erakusten.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand