Barrengo zentzumenak. Bildumaren beste begirada batzuk

Hasiera: Osteguna, 30 Iraila 2004

Amaiera: Igandea, 16 Urtarrila 2005

Lekua: Ekialde Behekoa Aretoa

Sei multzotan banatutako lan sorta bat bildu da erakusketarako, eta multzo horiek, dela beren arteko harremanagatik, dela beren energia emozionalagatik edota are literaltasunagatik autobegiradara, detaileari so gelditzera, abstrakzio sakonera eraman gaitzaketen barne kezkak eta gogoetak eragiten dituzte.

Sei multzotan banatutako lan sorta bat bildu da erakusketarako, eta multzo horiek, dela beren arteko harremanagatik, dela beren energia emozionalagatik edota are literaltasunagatik autobegiradara, detaileari so gelditzera, abstrakzio sakonera eraman gaitzaketen barne kezkak eta gogoetak eragiten dituzte.

Filosofia klasikoaren zutabeak oinarritzen diren lau elementuak ordezten dituzten lau instalazioren multzo ikusgarri batekin hasten da erakusketa (edota amaitzen da, ikuslea nondik sartu den aretora). Ura, Jose Luis Vicario-ren 1998ko Vapor de amor (Tormenta) lanak ordezten du. Sua Eugenio Ampudiaren 2003ko Fuego Frío 1 lanak. Airea Montserrat Sotoren 2003ko Izenik gabe. Vídeo viento 1,2,3-ek eta lurra Francisco Ruiz de Infante-ren 1992ko Yo soy un buen chico lanak. Lau pieza hauekin sentipen isolatu baina indar handikoak eragin nahi dira bisitaria –hegoko aldetik sartu baldin bada–, ondoren aurkituko dituen lanak ikusteko prestatzeko edo sentikortzeko, edota –iparreko aldetik sartu baldin bada– bere baitatik aterarazteko.

Gainerako beste bi aretoetan banatzen dira begiespen emozional eta bakartuaren ideian oinarritutako beste bost multzoak. Denboraren iragana, oso gogoeta pertsonalaren nozio nagusi gisa, beti aurrean dagoen vanitas gisa, besteak beste, Jacinto Martín-en eta Daniel Canogar-en lanekin. Begirada, begien sakontasuna inbaditzeko aurpegiaz harago joaten saiatzen dena, Pierre Gonnord-en, Carmela García-ren edota Guido Anderloni-ren lanekin. Une infinitua, galdu eta aurkitutako xehetasunaz, betiereko uneaz, denboragabetasunaz mintzo zaiguna, Gabriel Díaz-en, Adolfo Schlosser-en edota Tom Carr-en lanekin. Kolorearen baretasuna memoria abstraktutik hain hurbil dagoen kromatismoaren inguratze suharra, Rafael Lafuente-ren, Equipo 57ren edota Mitsuo Miuraren lanekin. Eta azkenik, paisaia, kanpoko bisitaldi gisa, etengabeko ibilbide gisa, oroimen zehatzaren, iradokizunaren erreferentzia gisa, Amable Arias-en, Soledad Sevilla-ren edota Iñaki Cerrajería-ren lanekin.

Begiratu, so egin, gozatu... besterik ez da behar gure barrurantz ustekabeko bidaia egiteko. BARRENGO ZENTZUMENAK. Bildumaren beste begirada batzuk erakusketako artelanek egingo dute gainerakoa.

Arabako ARTIUMek egindako erakusketa
Komisarioa: ARTIUMeko Bilduma Iraunkorraren Aretoa

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand