CVA. Juan Luis Moraza eta Marisa Fernández

Hasiera: Osteguna, 28 Urria 2004

Amaiera: Igandea, 09 Urtarrila 2005

Lekua: Iparra aretoa

ARTIUM-ek, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak “CVA. Juan Luis Moraza eta Marisa Fernández” ganbera-erakusketa aurkeztu du (Iparra aretoa, urtarrilaren 9 arte). Erakusketa hori “Bilduma bere testuinguruan” erakusketaren barruan dago, 80ko hamarraldiaren hasieran Euskal Herriko artean gertatu zen eraldaketaren adibide berezi gisa. CVA, 1979-1985 bitartean jarduera bizia izan zuen Juan Luis Morazak eta Marisa Fernándezek osatutako taldea izan zen. Eragin handia izan zuen gerora oso ibilbide interesgarria garatu duten egileen gain. Artearen irudikapen-mugei eta kodeei buruzko gogoeta batetik abiatuta, beren lanak markoz eta idulkiz bete ziren, arte-objektua bere mugetara murrizte erradikalaren ondorioz. Atzerabegirako erakusketa hau, gainera, garai hartako azpiegitura artistikoen urritasuna dela-eta “arte-enpresa” –beraiek beren buruari esaten zioten bezala– honen inguruan ez dagoen dokumentazioaren zuloa betetzera dator, katalogo bat argitaratuz eta eskura dauden dokumentu urriak bilduz.

ARTIUMen erakusketa-jardueran sendotu den programetako bat Ganbera-erakusketak dira, azken bi urte hauetan bildumako lan batzuen azterketa sakona ekarri duena, garai bereko beste lan batzuk eta dokumentuak biltzen dituzten erakusketen eta argitalpenen laguntzaz kontestuan kokatzearen bidez. Tankera horretakoak izan ziren Rafael Zabaletari eta Nicolás de Lekuonari buruzko erakusketak.

Alabaina, oraingo honetan CVA (1980/1984) erakusketa eta argitalpenarekin (ARTIUMen Iparra aretoa, urriaren 27tik urtarrilaren 9ra), hain urrun ez dagoen garai bateko talde baten lana berreskuratzea da gure asmoa. Kontuan izan behar dugu hirurogeita hamarren amaieran eta laurogeien hasieran ez zela gerora eraginkorrak eta garrantzitsuak izan direla erakutsi duten artisten lanak katalogoen bidez zabaltzeko aukera handirik izan. Garai hartan informazio eta dokumentazio sareetan bizi zen eskastasuna dela eta, orduan gertatutakoaren ikuspegi ez-osoak eta partzialak ditugu.

CVA bi artistek –Maria Luisa Fernández (Villarejo de Orbigo, Leon, 1955) eta Juan Luis Moraza (Vitoria-Gasteiz, Araba, 1960)–, osatutako taldea izan zen. 1979-1985 bitartean garatu zuen bere lana, erakusketa honetan 1980-1984 bitartekoa bakarrik jasotzen baldin bada ere, hori izan baitzen aldi ezagunena eta emankorrena. Arte Ederren ikasketak amaitu gabe zituzten artean Bilboko Fakultatean, baina garaiko sorkuntzaren panoraman agertu zirenean pizgarri gertatu ziren bai beren proposamen artistikoengatik eta bai euskal artearen –eta neirru batean baita Espainiakoaren– panorama asaldatuan izan zuten eraginagatik ere. Beren proposamenen bidez artearen fenomenoak irudikatzearen arazoei begiratzeko beste modu bat proposatzea lortu zuten. Modu eraginkor eta bikainean arte-objektua bere mugetara murriztu zuten: markoa eta idulkia; hauek artearen metafora bilakatu ziren, bere paradoxak eta mugak erakutsiz. Urre kolorea ere, artearen sinbolo bikoitz gisa –distira eta itsumena, eta balioa eta gainbalioa–, beren lan gehienetan agertzen da, zeinak, horrela, artearen munduaren errepaso ironiko bilakatzen diren.

Kontuan izan behar da, gainera, aurkezten diren objektuez gainera, CVA era askotako testuetan eta burutu gabeko proiektuetan jasotako gogoeta-lan sakona garatu zuen enpresa/taldea izan zela. Testu eta egitasmo horiek beren interes sortzailen zabaltasunaren neurria ematen digute.

Surrealistek, Marcel Duchamp-ek, kontzeptuzko arteak eta minimalismoak formulatutako jarreren tradizioaren barruan dago CVA, eta Espainiako eta Mendebaldeko arteak izan zuen eraldaketan –modernitatearen bukaera eta posmodernotasunaren hasiera esan izan zaiona– giltzarri izan zen tarte historikoa betetzen du.

Izatez ere, erakusketaren muntaketa honekin batera aurkezten den aldemeneko erakusketatik –Bilduma bere testuinguruan– oso hurbil dago. Beste erakusketa horrek garai hartako artearen argumentuaren bilbea adierazten du. Zentzu horretan, erakusketa batera nahiz bestera begiratzeko aukera ematen duen lehio bat, edota hobeto esanda, lehio baten markoa eraikiz CVA inbaditzaile edota inbaditu bilakatu da sinbolikoki.

Erakusketa honetan ehun lan inguru bildu dira: objektuak, dokumentuak eta proiektuak barne; horien artean nabarmentzekoa da (P) Punto de vista, 1982koa.l

Erakusketa honekin eta beren lana biltzen duen katalogo baten argitalpenarekin ARTIUMek CVA-ren ingurukoak aztertzeko eta zabaltzeko ekarpen garrantzitsua egin du, gure hurbileneko artean funtsezkoa izan den taldea baita.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand