Bilduma II

Hasiera: Azteazkena, 2002(e)ko Abenduaren 11a

Amaiera: Osteguna, 2004(e)ko Irailaren 02a

Lekua: Hegoa aretoa

Azaroaren 12tik aurrera Arabako ARTIUMek fere funtsen aurkezpen berri bat egingo du: BILDUMA II. Inaugurazio-ekitaldirako egin zen lehen erakusketari–Espainiako arte garaikidea hasi zenetik gaur arte izan dituen mugimenduen ibilbide kronologiko trinkoari–, bigarren aldaera bat darraio, museoaren funtseko 1960tik gaur arterainoko artelanez osatua. ARTIUMen Bilduma Iraunkorrak forma asko har ditzakeen gorputza da, askotariko diskurtsoak sor ditzakeena eta etengabe hazten ari dena, eta beraz, era askotako harremanak, analisiak eta interpretazioak sortzeko bidea emango duten era bateko eta besteko erakustaldiak aurkezteko konpromisoa hartu du bere gain museoak.

Azaroaren 12tik aurrera Arabako ARTIUMek fere funtsen aurkezpen berri bat egingo du: BILDUMA II. Inaugurazio-ekitaldirako egin zen lehen erakusketari–Espainiako arte garaikidea hasi zenetik gaur arte izan dituen mugimenduen ibilbide kronologiko trinkoari–, bigarren aldaera bat darraio, museoaren funtseko 1960tik gaur arterainoko artelanez osatua.
ARTIUMen Bilduma Iraunkorrak forma asko har ditzakeen gorputza da, askotariko diskurtsoak sor ditzakeena eta etengabe hazten ari dena, eta beraz, era askotako harremanak, analisiak eta interpretazioak sortzeko bidea emango duten era bateko eta besteko erakustaldiak aurkezteko konpromisoa hartu du bere gain museoak.

Helburu hori gogoan izanik, museoaren ibilbidearen lehen zazpi hilabeteetan (apiriletik azarora) era askotako erakusketak egin dira: Gotikoa... baina Exotikoa Vitoria-Gasteizko arkitektura bereziko espazioetan eratua, gordailuz utzitako Redón Bilduma-ren argazki-lanena, edota Hain hurbil, hain urrun, 1945-1960 bitarteko Alemaniako eta Espainiako margolanen kidetasun bitxiak aztertzen dituena. Era berean, Bildumaren funtsak ere erakutsi izan dira Atari aretoan egindako erakusketa txikietan, Francesco Petrarca eta gaur egungo paisaia erakusketan, esate baterako, edota Mitsuo Miura, lan grafikoa eta anizkunak erakusketan. Funtsetako lanak erakutsiko dira era berean BILDUMA II edizio honekin batera abiaraziko diren Ganbera Erakusketetan ere. Lehendabizikoan Rafael Zabaletaren lanaren begirada sakona eskainiko dugu, Castaño-Lasaosa familiak eskuzabaltasunez utzi digun gordailuari esker, eta ondoren Martín Chirino eskultorea eta José Guerrero margolaria etorriko dira.

Horrela, aipatutako hilabeteetan funtsetako laurehun artelan inguru erakutsi dira, hau da, guztiaren ia ehuneko 25.
Berrogei urte baino gehiago hartzen duten artelanak erakutsiz, BILDUMA II erakusketak ikuspuntu berri bat planteatzen du, artistek beren lana burutzerakoan sorkuntzaren inguruan dituzten dituzten kezkak aztertzeren emaitza. Artearen aldakortasunak, askotariko irakurketak eta mezuak eskaintzen baititu, erakusketarako planteamendu berriak egiteko aukera ematen du. Oraingo honetan zazpi taldetan banatuta egongo da erakusketa, bakoitzak gai nagusi bat izango duelarik.

Zazpi talde horietan posible izango da Pop Art-eko eta Surrealismoko artelanak elkarrekin aurkitzea, edota Kontzeptuzko Artekoak eta Hiperrealismokoak, eta baita 1970eko artelan bat eta hogeita hamar urte geroagoko beste bat ere. Horrela, ez da hurrenkera kronologikoa aztertuko, eta ezta lau hamarkada horietako estilo batzuk eta besteak ere, aitzitik, pieza bakoitzari sakon begiratuz, sailkapen berri honekin eskema eta arketipo tradizionalak ahaztarazi nahi zaizkio bisitariari, beste irakurketa bat egin dezan eta arteari beste ikuspuntu batetik begira diezaion.

Honakon hauek dira artisten atentzioa erakarri duten zazpi gai-taldeak:

Gizakia eta bere ekintzak
Beren interes nagusia pertsonak, pertsonen ekintzak, eta horrek mundu errealean dituen ondorioak (gai sozialak, giza harremanak, eguneroko eszena, eta abar) diren artistak biltzen ditu.

Espresioa eta keinua
Artista talde hau adierazpide zuzenekoa da, aurretik finkaturiko planteamendu gehiegirik gabe, eta beren lanarekin duten harremana bera da funtsezkoena.

Asmatutako istorioak
Ipuinen, mitoen, sinboloen eta alegiazko pertsonaien eta animalien narrazioa, iradokizuna edota berreskuratzea da.

Anbiguotasuna
Artista horiek zentzu bikoitza, ikustearen iradokizuna, sotiltasuna, mezu artistikoen nahasketa adierazten dituzte beren lanetan edota ideia abstraktuak adierazteko lanabes gisa ikusten dute artea.

Galderak eta erantzunak
Lan hauetan artistek gizakiaren egoerari buruzko galderak egiten dituzte, esate baterako, zein den gizakiak munduan duten egitekoa; pertsonengan sakontzen ahalegintzen dira, eta pertsonen ezkutuko eta itzaleko gauzez hitz egiten saiatzen dira.

Tramankuluak
Artista hauen joera nagusia nagusia objektu artistiko berriak sortzea da artea ikusteko modua aldatzen saiatzeko.

Espazioak
Artista talde honen interesak tokiekin, naturarekin eta hiriko espazioekin du zerikusia, baina baita egiazko nahiz asmatutako paraje berriekin ere.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand