Fikzioaren fikzioak iparra galduarazten digu, edota errealitate kezkagarri batzuek txit kutsaturiko ipar anizkunak asmaraztea. BlueSky krisian dagoen mundu baten metafora da, zeinetan errege baitira autosugestioa eta hutsegitearen onartze gutxi edo aski onartua.
BlueSky fikzioen laborategia da, zenbait artistaren bakarkako nahiz taldeko esku-hartzearen bidez herrialde batzuetan eta besteetan forma desberdinak hartzen ari den proiektu tematikoa
Zenbait galdera bitxiki konplexuak dira bere eragileak: Bizirik irauteko beharrezkoa al da ez direla badakigun gauzetan sinestea? Zerua urdina al da? Giza ekintzen polisemiak kontraesan beteginera eraman al gaitzake? Baia ezaren anaia bikia izan al daiteke?
BlueSky-ren jendaurreko aurkezpen garrantzitsuenen artean ondoko hauek aipa daitezke: BlueSky-Laboratorio de laboratorios (Buenos Airesko Telefónica Fundazioa), BlueSky-Algoritmos del fin de semana (Dijongo Interface galeria), BlueSky-Pontoon Effect (Metz-eko Nuit Blanche), BlueSky-Simuladores de Vuelo (Rolapomt-eko hegazkin-zelaia), BlueSky-La Jaula (Madrilgo Elba Benítez galeria).
BluesSky-VGA
2009ko otsailetik, Francisco Ruiz de Infante, ARTIUM planeta sistemako sail batzuen eta besteen laguntzaz eta Nekane Aramburu-ren parte-hartzearekin, BlueSky museoan infiltratu du, bilera gutxi edo aski sekretu, gutxi edo aski ezagunen bidez: horrela sortu da BlueSky-VGA.
VGA hitzak (Video Graphics Array) ordenagailu pantaila baten gutxieneko bereizmen arrunta (640 x 480) eta konputagailuetarako bideo konektore arruntena adierazteko balio du. Beraz, VGA ikusten den aeta ikusteko bidea ematen duena da, aldi berean. VGA (Vitoria Gasteiz Artium) ere bada BlueSky proiektuarekin lotzen denean.
Hortik aurrera, aurretik zehaztu gabeko denbora zein espaziorik gabe, kinokulazio plan bat asmatzen eta abian jartzen hasten da. Denda, korridoreak, mediateka, erakusketa aretoak, komunak, biltegiak, Emanaldi aretoa eta baita erakusketa areto batzuetako hormak ere etenka kutsatuz joan dira, eta tonu urdin susmagarri batez tindatuz.
Pixkanaka eta ezarian-ezarian, BlueSky erakundearen ohitura batzuk zalantzan jarriz joan da.
BlueSky-VGA-ren Vitoria-Gasteizko proiektuaren azken fasean eta abentura osoa argitalpen batean agertu baino lehen, jendaurrean aldi berean egingo diren zenbait aurkezpenen bidez haren presentzia trinkotu egingo da
BlueSky-VGA.doc 2010eko urriaren 2tik azaroaren 27ra. Non: Mintegian
Esku-hartze hau arruntean Museoko mediatekak egon ohi diren tokian kokatu da, eta neurri batean, haien formaren elementuak hartuz.
Ruiz de Infantek 2009ko otsailetik hona egin dituen ekintzen aipamen zuzen eta zeharkakoak, protesiak, espazioak ugaltzeko iruzkinak eta saioak... osatzen dute Dokumentazio Zentro berezi honen itxura eta edukia. Liburuak, filmak eta stand by moduan dauden makinak metaturik ordena enigmatiko batean.
BlueSky-VGA... eta zortearen faktorea azaroaren 23tik urtarrilaren 9ra. Tokia : Praxis aretoa
Artista gonbidatuak : Paul Souviron, Félix Ramon, Paul Guilbert (+Skype bidez: Anne Lise Le Gac eta Fanny Chassot).
Museoari jaurtitako erronka batetik abiatuz, jokoari lotutako zorizko elementuak sartzea, BlueSky-VGA-ren aurrekontuaren zati bat ARTIUMen jokozaletasun berezi bat sortzeko erabiliko da. Irabazteko jolastu?
BlueSky-VGA aretoan egongo den aldian, esku-hartze berri honetan nahasturik dauden agenteek aldi bereko bi ekintza burutuko dira.
BlueSky-VGA / DiskoGogorra-Atea azaroaren 23tikl 27ra. Non : Aurrez aurre-ren horman
Ruiz de Infantek ikus-entzunezko gailu bat eraikiko du astiro-astiro. Bertan mezuak, denborak eta espazioak ezegonkortasunez kutsatuko dira: ate kezkagarri baten ondoan horman idatzitako eskema bat bizia hartuz joango da museoan zurrumurruak sortzeko.
Faktoreen batuketa eta jarraian La Piedra de New York (sinfonia)
Azaroaren 27an, larunbata. 19:00etan (Non : Praxis aretoan, Aurrez aurre-ren horman, Ekialde-Goikoa aretoan)
BlueSky-k ARTIUMen egin duen egonaldiaren amaiera gisa, artista gonbidatuek bisitaldi gidatu bat proposatuko dute.
Ibilaldiaren amaieran, Ruiz de Infante-k eta Christian Sebille musikagileak La Pierre de New-York izeneko kontzertua emango dute. Ikus-entzunezko esperientzia hori laneko mahai handi batean burututako ekintzak anplifikatuz abiatuko da. Mahai horren gainean, arrainontziak, lurra, abereak eta kontroleko makinak hiru bideo pantaila handitan proiektatuko dira eta hotsen irazgailu batetik igaroko dira.
La Pierre de New York-en ekoizleak: ARTIUM, CaixaForum Barcelona, Césaré Studio de Création Musical Reim, Association Autour de la Terre.
La pierre de NY Frantziako enbaxadak Espainian duen kultur zerbitzuari esker ikusiko da ARTIUMen.
Sarrerak Online
Denda Online